Osoko zuzenketa aurkeztu dio udal aurrekontuei Hamaikabat alderdiak
Udal aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Pasaiako EAJk eta Hamaikabatek. Hala eman du jakitera Hamaikabat taldeak Miriam Cano zinegotziaren bidez. Aipatutako osoko zuzenketa informazio faltan oinarritu dutela nabarmendu du Canok. Hasieratik udale...
Udal aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztu die Pasaiako EAJk eta Hamaikabatek. Hala eman du jakitera Hamaikabat taldeak Miriam Cano zinegotziaren bidez.
Aipatutako osoko zuzenketa informazio faltan oinarritu dutela nabarmendu du Canok. Hasieratik udaleko taldeek ez dutela ogasun batzordetik informazio nahikorik jaso adierazi du Canok. «Udal alnpostuen zerrenda eta egoera eskatu genuen, besteak beste».
Era berean, aurrekontuei enmendakina aurkezteko beste arrazoietako bat 2008ko aurrekontuarekin batera egindako akordioak Udalak «ez bete» izana nabarmendu du Canok . Horrez gain, Canok gaineratu du, «Pasaian egin daitezkeen ekimenak garatzeko ez da aurrekonuan agertzen proiekto zerrenda bat osatzeko diru partidarik».