Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 281.980 euroko aurrekontua onartu du urte honetarako Hondarribia, Irun eta Hendaiaren arteko elkarlan proiektuetarako. Hiru hirietako ordezkariek ostiralean egin zuten Hondarribiko Udalean partzuergoaren aur...
Bidasoa Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak 281.980 euroko aurrekontua onartu du urte honetarako Hondarribia, Irun eta Hendaiaren arteko elkarlan proiektuetarako. Hiru hirietako ordezkariek ostiralean egin zuten Hondarribiko Udalean partzuergoaren aurtengo lehen batzar orokorra. Aztergaietako puntu garrantzitsuena, 2011ko aurrekontuarena, aho batez onartu zuten hiru hirietako ordezkariek eta era berean, onartu zuten Partzuergoaren lanaren kudeaketa Bidasoa Biziriken eskuetan uzten duen hitzarmena berritzea.
Partzuergoaren lana aurrekoen antzeko gaietan jorratuko da, «aurrekontua 281.890 eurokoa izango da eta aurrekontu sail garrantzitsuenen artean, Donostia-Baiona Euro Hiriarentzako 25.000 euro, kirol arlorako beste 30.000, Ficobara bideratzen den 3.000 euro eta euskararen arlorako beste 17.500 euro daude», azaldu zuen Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak. 2011ko aurrekontuaren %92a hiru Udalen ekarpenak izango dira.