Gazte bat atxilotu dute ustez kutxazain bat bortxatzen saiatzeagatik
Larunbat gauean 27 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak kutxazain bat bortxatzen saiatu zelakoan estolda baten taparekin. Herrizaingo Sailaren arabera, goizaldeko lauak aldera alarma zerbitzu baten abisua jaso zuen Ertzaintzak. Patruila bat berta...
Larunbat gauean 27 urteko gazte bat atxilotu zuen Ertzaintzak kutxazain bat bortxatzen saiatu zelakoan estolda baten taparekin. Herrizaingo Sailaren arabera, goizaldeko lauak aldera alarma zerbitzu baten abisua jaso zuen Ertzaintzak. Patruila bat bertaratu zenean, gizon bat ikusi zuten korrika. Ertzainek bitartean kutxazainak hainbat kable askeak zituela eta bortxatuta zegoela ikusi zuten. Handik gutxira ustezko egilea atzeman zuten. Gaineratu dutenez, aurrekariak ditu.