Gipuzkoako inauteriei buruzko hitzaldia larunbatean
Beñat Zintzo-Garmendia historialari eta antropologoak Gipuzkoako inauterien gaineko hitzaldia emango du otsailaren 19an, Hendaiako Mediatekan, frantsesez. Akelarre elkarteak antolatuta, ekitaldia 17:00etan hasiko da. Mintzaldiaz gain, Euskal Herriko h...
Beñat Zintzo-Garmendia historialari eta antropologoak Gipuzkoako inauterien gaineko hitzaldia emango du otsailaren 19an, Hendaiako Mediatekan, frantsesez. Akelarre elkarteak antolatuta, ekitaldia 17:00etan hasiko da. Mintzaldiaz gain, Euskal Herriko hainbat herrietako inauterietan egindako argazkien proiekzioa emango du Zintzo-Garmendiak. Akelarretik jakinarazi dute honako hauek izango direla landutako herrietako mozorro festak: Bera, Hernani, Oiartzun, Antzuola, Abaltzisketa, Hernani, Amezketa eta Aretxabaleta.
Martxoaren 12an ospatuko dituzte inauteriak Hendaian, Akelarrek, Besta Komiteak, eta herriko beste talde batzuren sustenguz. Aurtengoa 36. aldia izango da.