Herriko derbian, Touring garaile
Asteburuan jokatutako derbian Touring nagusitu zen, 2-1 Beti Onaren kontra. Fanderiko futbol zelaian izan zen norgehiagoka larunbat arratsaldean. Lortutako hiru puntuei esker, Touring laugarren posturaino igo da, eta 36 puntu ditu, bigarrenak baino hir...
Asteburuan jokatutako derbian Touring nagusitu zen, 2-1 Beti Onaren kontra. Fanderiko futbol zelaian izan zen norgehiagoka larunbat arratsaldean.
Lortutako hiru puntuei esker, Touring laugarren posturaino igo da, eta 36 puntu ditu, bigarrenak baino hiru gutxiago eta liderrak baino hamar puntu gutxiago. Datorren asteburuan Muniberen kontra ariko da Touring donostiarren zelaian. Partida irabazi beharra daukate gorritxoek sailkapenaren goialdean jarraitu nahi badute, donostiarrak puntu batera baitituzte.
Beti Onak, berriz, sailkapenaren erdialdean jarraitzen du (hamargarren) 26 punturekin. Datorren jardunaldian Santo Tomas Lizeoa hartuko du etxean Beti Onak. Errenteriarrek baino hiru puntu gutxiago dituzte donostiarrek.