Hondakin uren bide ezkutua, agerian
Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek ezagutzen ez duten zikloa dago atzean: langile pila; energia; garraioak; erreaktibo kimikoak; hamaika tresna hasten dira lanean guk erabili dugun ur hori, garbituta, berriz ere naturara itzultzeko”. Maketak ikusteko aukera Hala, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako 310.000 biztanleek egunero kontsumitzen duten ura nola biltzen den, egiten duen ibilbidea eta nola garbitzen duten ikusteaz gainera, sortutako hondakinak ere ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Horretarako, Añarberen saneamendu eta arazketa instalazioen hainbat maketekin osatu dute erakusketa, besteak beste. Ehun metrotan barrena, bisitariak, Iztieta auzoan kokatutako ponpalekuaren barrualdea deskubrituko du; hamahiru metro luze den Urumeako kolektorea barrutik igaro, edota Añarberen saneamendu sistemaren bihotza den Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) ezagutzeko aukera izango du. 65 milioi tona hondakin urtean Añarbeko Uren Mankomunitateak 65 milioi tona hondakin jasotzen ditu urtean, batez beste. Hondakin horiek ez dira Noainen ustez “gobernu edo enpresa baten erantzukizuna, gizartearen arazoa baizik, gutako bakoitzak sortzen dituelako»”. Hala, mankomunitatea [...]
Ura etxeetara iturritik sartu eta isurbidetik doa. Baina zer gertatzen da urarekin erabili ondoren? Nora doa dutxatu edo harrikoa egin ostean erabiltzen dugun ura? Galdera horiek erantzutea da Añarbeko Uren Mankomunitateak Merkatuzarren antolatutako Zure ur-hondakinen bidea erakusketaren helburua. Enrique Noain Añarbeko arduradun teknikoak azaldu duenez, “erakusketak ziklo hidrologikoaren bigarren zatia erakusten du. Herritarrek ezagutzen ez duten zikloa dago atzean: langile pila; energia; garraioak; erreaktibo kimikoak; hamaika tresna hasten dira lanean guk erabili dugun ur hori, garbituta, berriz ere naturara itzultzeko”.
Maketak ikusteko aukera
Hala, Añarbeko Mankomunitatea osatzen duten hamar udalerrietako 310.000 biztanleek egunero kontsumitzen duten ura nola biltzen den, egiten duen ibilbidea eta nola garbitzen duten ikusteaz gainera, sortutako hondakinak ere ikusiko dituzte bertara hurbiltzen direnek. Horretarako, Añarberen saneamendu eta arazketa instalazioen hainbat maketekin osatu dute erakusketa, besteak beste. Ehun metrotan barrena, bisitariak, Iztieta auzoan kokatutako ponpalekuaren barrualdea deskubrituko du; hamahiru metro luze den Urumeako kolektorea barrutik igaro, edota Añarberen saneamendu sistemaren bihotza den Loiolako HUA (Hondakin Uren Araztegia) ezagutzeko aukera izango du.
65 milioi tona hondakin urtean
Añarbeko Uren Mankomunitateak 65 milioi tona hondakin jasotzen ditu urtean, batez beste. Hondakin horiek ez dira Noainen ustez “gobernu edo enpresa baten erantzukizuna, gizartearen arazoa baizik, gutako bakoitzak sortzen dituelako»”. Hala, mankomunitatea osatzen duen herritar bakoitzaren hondakin urek, 26 kilo lohi sortzen dute urtean. «Lohi horiek lehortu egiten dira eta ondoren nekazaritzan eta porlana egiteko erabiltzen dira», azaldu du Noainek. Saneatu eta berriro itsasoratutako ur tona bakoitzeko, 0,28 euro ordaintzen ditu hiritar bakoitzak, “prezio oso baxua, egunero kontsumitzen ditugun hainbat produkturekin alderatuta”, gaineratu du.
Erakusketa didaktikoa
Martxoaren 8a bitarte, astelehenetik ostiralera 17:00etatik 20:00etara zabalik izango den erakusketa, didaktikoa dela azaldu du Juan Carlos Merinok, “erabat ezezaguna den mundu bat ezagutzeko aukera ematen baitigu”.