OKEko neskek 1-0 irabazi diote Añorga taldeari
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Liga Nazionaleko neskek garaipena eskuratu dute asteburuan. Etxean jokatu zuten Añorga taldearen kontra eta 1-0 irabazi zuten. Ane Gaskuek sartu zuen etxekoen gola. Zaila izan zen Añorgakoak mendean hartzea, nahiz eta Oia...
OKE Oiartzun Kirol Elkarteko Liga Nazionaleko neskek garaipena eskuratu dute asteburuan. Etxean jokatu zuten Añorga taldearen kontra eta 1-0 irabazi zuten. Ane Gaskuek sartu zuen etxekoen gola. Zaila izan zen Añorgakoak mendean hartzea, nahiz eta Oiartzun izan zen partida osoan zehar nagusi. Gola sartu aurretik beste bi aukera argi izan zituzten oiartzuarrek, baina ez zuten Añorgaren atea zulatzea lortu.