Berdinketarekin konformatu behar izan du Ereintzak
Garaipenaren bila irten baziren ere, Ereintzako jokalariek berdinketarekin konformatu behar izan ziren larunbatean Sanco Anaitasunaren kontra etxean jokatutako partidan. Azkenean 31-31 geratu zen markagailua. Herriko eskubaloi taldea mailaz igotzeko bo...
Garaipenaren bila irten baziren ere, Ereintzako jokalariek berdinketarekin konformatu behar izan ziren larunbatean Sanco Anaitasunaren kontra etxean jokatutako partidan. Azkenean 31-31 geratu zen markagailua.
Herriko eskubaloi taldea mailaz igotzeko borrokan sartuta dago, hirugarren tokian baitago sailkapenean, eta bi puntuak beharrezkoak zituen aurrean jarraitzeko. Hala eta guztiz ere, bakarra eskuratu zuen azken jardunaldian. Arerioak, berriz, garaile atera ziren. Caja Segovia liderrak 27-37 irabazi zion Egia Eskubaloiari, eta Amenabarrek 22-24 Arrateri. Irabazle atera ziren ere kontrarioekiko aldea handitzea lortu zutelako.
Asteburu honetan, Alimentos de Cantabria-BM Colindres izango du aurrez aurre Ereintzak. 19:00etan jokatuko dute partida etxetik kanpo.