Donibane Majestik-ek mendean hartu du Arrasate
Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Donibane Majestik eskubaloi taldeak Arrasate EB taldea hartu zuen mendean pasa den asteburuan. Markagailuan 27-19 jartzen zuela bukatu zen norgehiagoka. Lortutako puntu horiekin, sailkapenean laugarren p...
Gipuzkoako Lurraldeko Lehen Mailan jokatzen duen Donibane Majestik eskubaloi taldeak Arrasate EB taldea hartu zuen mendean pasa den asteburuan. Markagailuan 27-19 jartzen zuela bukatu zen norgehiagoka.
Lortutako puntu horiekin, sailkapenean laugarren postuan dago Donibane Majestik taldea. Bi puntuko aldea dauka talde arrosaren gainetik dagoen Alcorta Forging Group Elgoibarrek.
Lehen zatia lasaia
Partida lasai hasi zuten jokalari arrosek eta atsedenaldira hamabina gol zituztela iritsi ziren. Bigarren zatian, aldiz, tentsioa handitu egin zen eta talde arrosak errenta lortu zuen. Egoera hura baliatu zuen Donibane Majestik-eko entrenatzaileak bi jokalari gazte kantxara ateratzeko: Mikel Couceiro eta Endika Urkia, hain zuzen ere.
Asteburuan sailkapeneko liderraren kontra neurtuko ditu indarrak Donibane Majestik-ek.
Lurraldeko Bigarren Mailan ari den Donibane eskubaloi taldeak, berriz, 28-19 galdu zuen Beasaingo BKL Eskubaloia taldearen kontra.