Elkarteek laguntzak eskatzeko deialdia egin du Udalak
Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak elkarteek diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Zehazki, gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteek eskatu ahal izango dituzte 2011rako laguntzak. Martxoaren 9ra arte (asteazkena) edukiko...
Errenteriako Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak elkarteek diru laguntzak eskatzeko deialdia egin du. Zehazki, gizarte zerbitzuen arloan lan egiten duten elkarteek eskatu ahal izango dituzte 2011rako laguntzak. Martxoaren 9ra arte (asteazkena) edukiko dute aukera laguntza horiek eskatzeko.
Oinarriak hiru tokitan eska daitezke: Gizarte Zerbitzuen departamentuan (Santa Klara, 19), Udalaren webgunean eta bbravo[a bildua]errenteria.net posta elektronikora idatzita.