Hamaikabatek egoitza zabaldu du Hondarribian
Larunbatean, otsailak 12, Hamaikabateko egoitza inauguratu zuten, eta Pello Gonzalezek inaugurazioan parte hartu zuen, iragan astean Hamaikabatek Diputatu Nagusirako hautagai izendatu ostean. Ekitaldian, Hondarribirako alkategai Ion Elizaldek, ondoreng...
Larunbatean, otsailak 12, Hamaikabateko egoitza inauguratu zuten, eta Pello Gonzalezek inaugurazioan parte hartu zuen, iragan astean Hamaikabatek Diputatu Nagusirako hautagai izendatu ostean. Ekitaldian, Hondarribirako alkategai Ion Elizaldek, ondorengoa azaldu zuen, “Dagoeneko 10 urte pasa dira Mendeluko bizilagunak jasaneziezko egoera hau pairatzen. Aireportua luzatu ala ez, auzoa hortik atera behar da”. Horretarako erakunde arteko elkarte bat sortzea proposatu dute. Udalak,Aldundiak,Jaulartzak eta AENA-k ostuko lukete elkartea. “Horretarako lekua aurreikusten du Hondarribiko Plan Orokor berriak eta, bizilagunei justizia egiteaz gain, Jaizubia-Plaiaundi korridorea osatuko litzateke”.