Kaldereroen entsegua larunbatean
Larunbatean, hilaren 19an, eguerdian egingo da Irungo Kaldereroen konpartsaren entsegua, Irungo Atsegiñaren egoitzan (sarrera Arbelaitz kaletik). Honenbestez, otsailaren 24rako deituta zegoena bertan behera geratu da. Kaldereroen konpartsak hilaren ...
Larunbatean, hilaren 19an, eguerdian egingo da Irungo Kaldereroen konpartsaren entsegua, Irungo Atsegiñaren egoitzan (sarrera Arbelaitz kaletik). Honenbestez, otsailaren 24rako deituta zegoena bertan behera geratu da. Kaldereroen konpartsak hilaren 26an egingo du bere ibilbidea, larunbatean. Alberto Angera plazatik abiatu eta erdiguneko kaleetan zehar ibili eta gero, Zabaltza plazan burutuko dituzte haien dantza eta ezkontza. Irungo Atseginak, Kemen Dantza Taldeak, hiriko zenbait abesbatzek eta hamarnaka bolondresek osatuko dute desfilea.