Plataforma: «Atez atekoa sistema garestiena dela erakusten du aurrekontuak»
Hondakin Bilketa Arrazionalaren Aldeko Plataformaren arabera, «Udal Gobernuaren aurrekontuak atez ateko sistemarik garestiena dela erakusten du». Gainera, nabarmendu du inposatutako sistema dela: «Aurrekontu horretan 1,5 milioi euro bideratu ditu Gobernuak inposatu digun zabor bilketarako eta kale garbiketarako, kontsulta egiteko 1.300 oiartzuarren eskaria gaitzetsiz». Plataformatik gogorarazi dutenez, 2009ko aurrekontuan kale garbiketarako eta zabor bilketarako 980.000 euro aurreikusi ziren. Kantitate horretatik, Cespa enpresak 550.000 euro eraman zituen Oiartzungo kaleak garbitzeagatik eta zaborra gaika lau edukiontzitan biltzeagatik. 2010ean, zerbitzu berdinerako 1.400.000 euro aurreikusi zirela ere gogorarazi dute. «Iaz atez atekoa zazpi hilabetez bakarrik pairatu behar izan dugu», diote, «baina Cesparen kontratuaren aurrekontua, bat batean, 787.225eurotara igo zen», gaineratu dute. Diru partida berriak ere azaldu zirela salatu dute: «Informazio bulegoa; publizitatea; zaborren kudeaketaren kontratua… eta horrela, gehitu eta gehitu, 1.400.000 eurora arte». Eta Cespa enpresak aurreikusitakoa baino 40.000 euro gehiago jaso zituela, eta publizitatean ez dagoela argi guztira zenbat ditu xahutu duen Udal Gobernu Taldeak. «Gobernuak akatsez beterik egindako aurreikuspenak erraz aski gainditu dira, beraz», kritikatu dute. Udal Gobernuak, gastuak ez ezik, diru sarrerak ere gaizki aurreikusi dituela ohartarazi dute Plataformatik: «Aurrekontuan 77.220 euro bilduko zirela uste zen eta 2010eko abenduaren 31ean 6.890 euro ziren bildutakoak eta beste 12.000 inguru espero dira, besterik gabe». [...]
Hondakin Bilketa Arrazionalaren Aldeko Plataformaren arabera, «Udal Gobernuaren aurrekontuak atez ateko sistemarik garestiena dela erakusten du». Gainera, nabarmendu du inposatutako sistema dela: «Aurrekontu horretan 1,5 milioi euro bideratu ditu Gobernuak inposatu digun zabor bilketarako eta kale garbiketarako, kontsulta egiteko 1.300 oiartzuarren eskaria gaitzetsiz».
Plataformatik gogorarazi dutenez, 2009ko aurrekontuan kale garbiketarako eta zabor bilketarako 980.000 euro aurreikusi ziren. Kantitate horretatik, Cespa enpresak 550.000 euro eraman zituen Oiartzungo kaleak garbitzeagatik eta zaborra gaika lau edukiontzitan biltzeagatik.
2010ean, zerbitzu berdinerako 1.400.000 euro aurreikusi zirela ere gogorarazi dute. «Iaz atez atekoa zazpi hilabetez bakarrik pairatu behar izan dugu», diote, «baina Cesparen kontratuaren aurrekontua, bat batean, 787.225eurotara igo zen», gaineratu dute. Diru partida berriak ere azaldu zirela salatu dute: «Informazio bulegoa; publizitatea; zaborren kudeaketaren kontratua… eta horrela, gehitu eta gehitu, 1.400.000 eurora arte». Eta Cespa enpresak aurreikusitakoa baino 40.000 euro gehiago jaso zituela, eta publizitatean ez dagoela argi guztira zenbat ditu xahutu duen Udal Gobernu Taldeak. «Gobernuak akatsez beterik egindako aurreikuspenak erraz aski gainditu dira, beraz», kritikatu dute.
Udal Gobernuak, gastuak ez ezik, diru sarrerak ere gaizki aurreikusi dituela ohartarazi dute Plataformatik: «Aurrekontuan 77.220 euro bilduko zirela uste zen eta 2010eko abenduaren 31ean 6.890 euro ziren bildutakoak eta beste 12.000 inguru espero dira, besterik gabe».
Aurreikuspenak, «sinestezinak»
Plataformako kideek gogorarazi dute 2011erako kale garbiketarako eta zabor bilketarako onartu den aurrekontua 1.500.000 eurokoa dela, eta aurten lehen aldiz atez atekoa urte guztia egongo dela martxan. «Gobernua eratzerakoan ala bere jarreran aldaketarik ez badago behintzat, oiartzuarron bizimodua hainbeste gogaitarazi duen zabor bilketa sistema eta berarekin dakarren diru xahutzea urte guzian jasan beharko ditugu», diote.
Udal Gobernu Taldearen aurreikuspenak sinestezinak egiten zaizkie Plataformako kideei: «Urte guztiko bilketa hau egiteko, iaz baino 100.000 euro gehiagorekin nahikoa izango dela diote. Baina, hasteko, Cesparen kontratuaren aurreikuspena bakarrik 1.122.000 eurokoa da, 2009ko 550.000 euro haietatik oso urrun, baita 2010eko 787.255 haietatik ere». Horregatik diote Gobernuaren aurreikuspena sinesteko zaila dela, «gehiago ez esatearren».
Zaborra desagertu
Horrez gain, beste behin azaldu dute Plataformatik, Oiartzunen zaborraren %42 desagertzen dela, eta ez duela inolako enpresak jasotzen: «Zabor hau gure herrian sortzen da eta Cespak ez du jasotzen, beraz, ez du zerbitzu hori egiteagatik kobratzen. Beste zabor guztiarekin zabor turista ere jaso beharko balu, bilketa denbora oraingoa baino askoz ere gehiago litzateke. Ez da oso bizkorra izan behar denbora gehiago behar bada, kontratua garestiagoa izango dela ikusteko, langileek beharko duten denboragatik bakarrik».
Hala, Plataformatik diote atez atekoa ez dela jasangarria, eta sistemarik garestiena dela, eta Udalak arrazoia eman diela: «Hori erakusten du Oiartzungo Udalaren Gobernu Taldeak onartu duen aurrekontuak».