XVII. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute udal euskaltegikoek
Pasa den astean Kultur Astearen XVII. aldia egin zuten Udal Euskaltegiko kideek. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute: “Beti bezala balorazioa positiboa da, ikasleek parte hartzen dutelako eta une horietan euskaraz bizitzeko aukera dutelako”. Udal Euskaltegikoak, beraz, pozik daude ikasleek erantzun dutelako. “Goizean aritzen diren ikasleak arratsaldean ere etorri dira”, gaineratu dute. “Kultur Astean beti ikasten dute zerbait eta beraien ikas-prozesurako baliogarria izateaz gain, beraien esperientzia pertsonalerako ere balio du”. Ekimenak Kultur Asteari ekiteko Gartziategi sagardotegira joan ziren, baita mendi irteera txiki bat egitera ere. Hura egin ondoren, euskaltegian bertan world kafe saioa egin zuten: “Oso ondo irten zen, ikasleak konturatu baitziren bi orduz etengabe euskaraz aritzeko gai zirela”. Hitzaldiez gozatzeko aukera ere izan zuten euskara ikasleek. Lehena Petra Elser alemaniarrarena izan zen: “Indar handia eman zien ikasleei Petrak, izan ere, euskararekin duen lotura ikustean, beraiek ere euskaraz egitea lor zezaketela ikusi zutelako”. Joseba Antxustegietarte komikigilearen hitzaldiak ere interesa piztu zuela gazteenen artean nabarmendu dute antolatzaileek. Kultur txapelketa bat ere egin zuten eta ekimena “aberasgarria” izan zela adierazi dute: “Mundiala izan zen, izan ere, euskaltegiko maila askotako ikasleak nahastuta aritu ziren. Mailarik baxuena zutenek, maila gehiago zutenkin aritzeko aukera izan zuten eta horrek ausardia ematen die hasi berritan daudenei”. Kultur [...]
Pasa den astean Kultur Astearen XVII. aldia egin zuten Udal Euskaltegiko kideek. Kultur Astearen balorazio positiboa egin dute: “Beti bezala balorazioa positiboa da, ikasleek parte hartzen dutelako eta une horietan euskaraz bizitzeko aukera dutelako”.
Udal Euskaltegikoak, beraz, pozik daude ikasleek erantzun dutelako. “Goizean aritzen diren ikasleak arratsaldean ere etorri dira”, gaineratu dute. “Kultur Astean beti ikasten dute zerbait eta beraien ikas-prozesurako baliogarria izateaz gain, beraien esperientzia pertsonalerako ere balio du”.
Ekimenak
Kultur Asteari ekiteko Gartziategi sagardotegira joan ziren, baita mendi irteera txiki bat egitera ere. Hura egin ondoren, euskaltegian bertan world kafe saioa egin zuten: “Oso ondo irten zen, ikasleak konturatu baitziren bi orduz etengabe euskaraz aritzeko gai zirela”.
Hitzaldiez gozatzeko aukera ere izan zuten euskara ikasleek. Lehena Petra Elser alemaniarrarena izan zen: “Indar handia eman zien ikasleei Petrak, izan ere, euskararekin duen lotura ikustean, beraiek ere euskaraz egitea lor zezaketela ikusi zutelako”.
Joseba Antxustegietarte komikigilearen hitzaldiak ere interesa piztu zuela gazteenen artean nabarmendu dute antolatzaileek.
Kultur txapelketa bat ere egin zuten eta ekimena “aberasgarria” izan zela adierazi dute: “Mundiala izan zen, izan ere, euskaltegiko maila askotako ikasleak nahastuta aritu ziren. Mailarik baxuena zutenek, maila gehiago zutenkin aritzeko aukera izan zuten eta horrek ausardia ematen die hasi berritan daudenei”. Kultur Asteari amaiera emateko santaeskean atera ziren Trintxerpeko kaleetan barrena.