Antxordoki II eta Telletxea, finalera iristeko faboritoetakoak
Hasi dira jokatzen Euskal Herriko Pala Txapelketa; bigarren jardunaldia jokatu dute
Pasa den asteburuan Euskal Herriko Pala Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatu zuten. Bederatzi partida izan ziren Madalensoron.
Lehenengo Mailan, hasteko, partida bakarra jokatu zuten. Iazko txapeldunek, Antxordoki IIak eta Telletxeak, partida ona jokatu zuten eta erraz irabazi zieten (25-13) Sarastiri eta Ormaetxeari. Aurten ere finalera iristeko faboritoetako batzuk direla erakutsi zuten.
Bigarren Mailan lau partida jokatu zituzten eta horietan guztietan oreka izan zen nagusi, bai emaitzetan eta baita jokoari dagokionez ere.
Hirugarren Mailan ere, azkenik, lau partida jokatu zituzten. Horietako bakarra izan zen orekatua. Gainontzeko hirurak oso desorekatuak izan ziren.
Emaitza guztiak:
- Hirugarren Maila. Maiz-Mendiberri/Muneta-Arnedo: 25-6. Larrea-Gomez/Etxeberria-Gallastegi: 7-25. Urigoitia-Alberro/Iparragirre-Rivero: 25-20. Marugan-Medrano/Bidegain-Aristizabal: 8-25.
- Bigarren Maila. Martinez-Alvarez/Zapirain-Urdanpilleta: 20-25. Landa-Huegun/Ballina-Alvarez: 20-25. Perez-Roteta/ Egialde-Agirre: 20-25. Galdos-Elizasu/Ormazabal-Goiburu: 16-25.
- Lehenengo Maila. Antxordoki II-Telletxea/Sarasti-Ormaetxea: 25-13.