Bihar Hamaikabatekbilera irekia egingo du Antxon
Pasaiako Hamaikabat bilera irekiak egiten ari da. Barrutiz barruti egin ditu batzarrak eta prozesu hori bukatzeko azken bilera, bihar, Antxon egingo du. Hitzordua 19:00etan jarri dute Kultur Etxean. “Ekarpen bakoitzaren balioa azpimarratu nahiko ...
Pasaiako Hamaikabat bilera irekiak egiten ari da. Barrutiz barruti egin ditu batzarrak eta prozesu hori bukatzeko azken bilera, bihar, Antxon egingo du. Hitzordua 19:00etan jarri dute Kultur Etxean.
“Ekarpen bakoitzaren balioa azpimarratu nahiko genuke hauetariko bakoitza askatasunez, modu eraikitzailean, beldur eta ambigutasunik gabe eta errespetu guztiarekin jasoko dugu”, eman dute aditzera Hamaikabat-etik.
Helburua, partekatzea
Hamaikabat alderdiaren esanetan, bilera irekien helburu nagusia “ideiak, proposamenak eta ilusioak” partekatzea da, “Pasaiaren etorkizuna pasaitarroi dagokigunaren konbentzimenduz”.