Erraustegiaren finantziazioa salatzeko mobilizazioa deitu dute
Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Caixa eta Banesto erakunde finantzieroak salatu ditu, “Zubietan eraiki nahi duten erraustegiari 60 milioiko mailegua eman nahi dietelako”. Salaketa horrekin bat eginez, Lezoko herritar talde batek elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 12:00etatik aurrera, Caixak Jaizkibel etorbidean duen bulegoaren aurrean. Koordinakundearekin batera, Gipuzkoa Zero Zaborrek, Greenpeacek, Ekologistak Martxan taldeak eta Eguzkik ere bat egin dute salaketa kanpaina horrekin. Bi banku horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin mailegua negoziatzen ari direla salatu dute. “La Caixaren eta Banestoren webguneetan diotenez, banku horiek ingurugiroarekin konpromiso serioa dute, aldaketa klimatikoaren aurka gogotik ari dira eta energia berriztagarrien finantzatzerakoan aitzindari dira. Hauxe izango da, agian, Zubietako erraustegiak balioko duen 400 milioi euroren zati bat jartzeko konpromisoa hartuko duten bankuen arrazoia”, salatu dute erraustegiaren aurkako mugimenduek. Hala ere, Europako Inbertsio Bankuak “gauzak batere argi” ikusten ez dituela gogorarazi dute eta bere diru partida atzeratzeko arrazoia hori dela diote. “Diru etekinei lehentasuna” La Caixak eta Banestok «etekin ekonomikoei lehentasuna» ematen dietela gaitzetsi dute erraustegiaren aurka daudenek: “Etekinei emango diete lehentasuna, nahiz eta argi dagoen erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunean eragina izango duen, baita, abelzaintzan, nekazaritzan eta ingurugiroan”. Hondakin “baligarriak” erretzerakoan CO2 eta NOx gas ugari igorriko direla gogorarazi dute, “aldaketa klimatikoa eragiten duten gasak”. Banestoren webgunean [...]
Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinakundeak Caixa eta Banesto erakunde finantzieroak salatu ditu, “Zubietan eraiki nahi duten erraustegiari 60 milioiko mailegua eman nahi dietelako”. Salaketa horrekin bat eginez, Lezoko herritar talde batek elkarretaratzea deitu du larunbaterako, 12:00etatik aurrera, Caixak Jaizkibel etorbidean duen bulegoaren aurrean.
Koordinakundearekin batera, Gipuzkoa Zero Zaborrek, Greenpeacek, Ekologistak Martxan taldeak eta Eguzkik ere bat egin dute salaketa kanpaina horrekin. Bi banku horiek Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoarekin mailegua negoziatzen ari direla salatu dute. “La Caixaren eta Banestoren webguneetan diotenez, banku horiek ingurugiroarekin konpromiso serioa dute, aldaketa klimatikoaren aurka gogotik ari dira eta energia berriztagarrien finantzatzerakoan aitzindari dira. Hauxe izango da, agian, Zubietako erraustegiak balioko duen 400 milioi euroren zati bat jartzeko konpromisoa hartuko duten bankuen arrazoia”, salatu dute erraustegiaren aurkako mugimenduek. Hala ere, Europako Inbertsio Bankuak “gauzak batere argi” ikusten ez dituela gogorarazi dute eta bere diru partida atzeratzeko arrazoia hori dela diote.
“Diru etekinei lehentasuna”
La Caixak eta Banestok «etekin ekonomikoei lehentasuna» ematen dietela gaitzetsi dute erraustegiaren aurka daudenek: “Etekinei emango diete lehentasuna, nahiz eta argi dagoen erraustegiak inguru zabal bateko biztanleen osasunean eragina izango duen, baita, abelzaintzan, nekazaritzan eta ingurugiroan”.
Hondakin “baligarriak” erretzerakoan CO2 eta NOx gas ugari igorriko direla gogorarazi dute, “aldaketa klimatikoa eragiten duten gasak”. Banestoren webgunean aipatzen duten “ingurugiroarekin konpromisoari kasu zipitzikez diote egiten”, gaineratu dute. “Hitz polit guztiak ezerezean geratzen dira negozio borobil eta seguru bat begi aurrean ikustean”.
“Gizarte kapitalistaren” funtzionatzeko era hori dela esan dute erraustegiaren aurkako mugimendukoek: “neurri gabeko kontsumoan oinarritzea ekonomia eta beren irabaziak, hondakin kopuru izugarrika sortzea eta hauen kudeaketatik ahalik eta etekin gehien ateratzea. Hori gertatzen da Gipuzkoan, Madrilen edo Napolin”.