Lur azpiko hirugarren solairuko hondeaketa lanak bukatzen ari dira
Jose Antonio Santano alkateak eta Miguel Angel Paez Irungo Hiri Garapen eta Obren zinegotziak gaur goizean San Juan Plazako lanak bisitatu dituzte. Lanen fase berrian dabiltza egunotan, hirugarren solairuko ustutzean hain zuzen ere, eta dagoeneko lan hauek bukatzen ari dira. Hirugarren solairu honetan, bertakoentzeko aparkalekuak egingo dituzte. San Juan Plazan, lur azpiko hiru solairu egingo dituzte: beheko biak aparkalekuak izango dira; txandatze sistemakoak eta bertakoentzakoak, eta lehenengo solairuak, erabilera kultural eta administratiboak izango ditu, besteak beste, audiotorioa egingo dute. Jose Antonio Santanok Irungo alkateak azaldu duenez, “zirraragarria da ikustea nola itxura hartzen ari den San Juan plaza berria. Irundarrek parte hartu zuten proiektuaren hautapenean eta orain forma hartzen eta errealitate bilakatzen ari da. Lan zailak izaten ari dira, eta irundarrei eskerrak emateko aprobetxatu nahiko nuke, inguruko bizilagun eta merkatariei batez ere, lanekin izaten ari diren pazientziarengatik». Gaur gogoratu dutenaren arabera, lanek daukaten dimentsio eta zailtasunak kontuan izanda, erritmo egokian doaz. Lanak 2009ko udan hasi ziren, eta oraindik ere beste zortzi hilabeteko lanak gelditzen zaizkie, «datozen hilabeteetan espazioa errekuperatzen hasiko gara, eta inguruko guneak normalizatzen hasiko dira, momentu txarrenak pasa ditugula esan daiteke», gehitu du Miguel Angel Paezek, Hiri Garapen eta Obren zinegotziak. Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza [...]
Behin pantaila hormak eta zutabe piloteak eraikita, aparkalekuko goiko lauza eraiki zuten, abuztuan eta iraileko lehen egunetan bukatu zituzten aparkalekuaren gaineko lauza egiteko egitura lanak. Lauza hori lur azpiko eraikinaren teilatua eta plaza osoaren etorkizuneko urbanizazioaren oinarria izango da. Lauza hau aurretik egin dituzten pantaila hormetan eta zutabe-piloteetan oinarritzen da. Lanek aurrera jarraitu dute hirugarren solairu bitarteko indusketa lanekin. Hondeaketa lehen aipatutako lauzaren azpitik egiten ari dira, eta goiko lauzaren euskarriaren pilote eta hormak ikusten dira. Gaurko egunarekin, hondeaketa lanak bukatzen ari dira, eta orain bigarren solairuko lurra izango den eta hirugarren solairuko zapaia izango den lauza egiten hasiko dira. Bestalde, lur azpiko lehen solairuan alkateak liburutegi «handi, irisgarri, modernu eta argitsu» baten aldeko apustua egin du. Lehen solairu honen oinarrizko egitura bukatuta dago. Honetaz gain, aparkalekuen sarrera eta irteeretan ere lanean dabiltza, hiru izango dira guztira; Eliza kalean, Prudencia Arbiden eta Leon Iruretagoyenan. Prudencia Arbide kalean, espaloiko lanak bukatu dituzte, eta kale Nagusiarekin lotuko duen urbanizazioko ikutuak bukatzea falta dute.
«Obrak perspektibarekin behatzen badira, jadanik igarri ahal da San Juan berriaren antolamendua. Goiko lauza amaituta dago eta dagoeneko marraztuta daude erdiko pergola eta Prudencia Arbiderako errepidea. Orain azpiko lanekin dabiltza», gehitu du Miguel Angel Paezek, Obren zinegotziak zinegotziak. Dagoeneko hirugarren solairuko bertakoentzako 200 aparkalekutatik 56 adjudikatu dituzte. Irunvin euren datuak eman dituzten 31 eskatzaile gehiago daude, eta laister deituko dituzte adjudikazio berriak egiteko. Honela, 80 plaza inguru adjudikatuko dituzte, eta lehenengo fasea itxiko dute.