2011ko aurrekontuak ez ditu onartu Udalbatzak
2011ko aurrekontuak ez ditu onartu Udalbatzak. Gobernu Taldeak aldeko botoa eman zuen arren, gainerako alderdiek ez zuten aurrekontu proposamena onartu eta kontrako botoa eman zuten. Xabier Pombo zinegotziak, Ezker Batuaren izenean adierazi zuen, Gobernu Taldearen aldetik «eztabaida gutxi» egon dela, «koherentzia gutxi» eta jarrera horien ondorioak pasaitarrek jasango dituztela. Horrez gain, esan zuen aurrekontu proposamenari osoko zuzenketarik ez diotela aurkeztu, baina bai bestelako 17 emendakin. Miriam Cano zinegotziak, Hamaikabat alderdiaren izenean hitz egin zuen eta EAJren babesarekin. Aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztu diote, besteak beste, argudiatuz , «legegintzaldi osoan informazio falta» izan dutela: «Elkarren arteko komunikazio bideak apurtzen joan dira, konfiantza eta harremanak ez dira batere landu eta horrek akordioei dagokionean blokeo egoerara eraman gaitu». PSE-EEk ere osoko zuzenketa aurkeztu zion proposamenari, eta gaineratu zuen, alkateak martxan jarri behar dituen neurri ekonomikoek «lortu nahi denaren kontrakoa» eragingo dutela: «Plan horren aurreikuspenak ikusita, Udalaren zorpetze guztia, Alkatetzan dagoena dagoela ere, datorren legegintzaldian agertuko da». Gobernu Taldearen izenean Maider Ziganda alkateak adierazi zuen «konfiantza faltaren arduradun denak» direla. Horrez gain, Gobernu Taldeak ez duela proiektu berririk aurreikusi kritika egin zioten gainerako alderdiek: «Egoera zein den ikusita ezin ditugu partida berriak egin, baina horrek ez du esan nahi proiekturik ez dagoenik: Izarra proiektua, [...]
2011ko aurrekontuak ez ditu onartu Udalbatzak. Gobernu Taldeak aldeko botoa eman zuen arren, gainerako alderdiek ez zuten aurrekontu proposamena onartu eta kontrako botoa eman zuten.
Xabier Pombo zinegotziak, Ezker Batuaren izenean adierazi zuen, Gobernu Taldearen aldetik «eztabaida gutxi» egon dela, «koherentzia gutxi» eta jarrera horien ondorioak pasaitarrek jasango dituztela. Horrez gain, esan zuen aurrekontu proposamenari osoko zuzenketarik ez diotela aurkeztu, baina bai bestelako 17 emendakin.
Miriam Cano zinegotziak, Hamaikabat alderdiaren izenean hitz egin zuen eta EAJren babesarekin. Aurrekontu proposamenari osoko zuzenketa aurkeztu diote, besteak beste, argudiatuz , «legegintzaldi osoan informazio falta» izan dutela: «Elkarren arteko komunikazio bideak apurtzen joan dira, konfiantza eta harremanak ez dira batere landu eta horrek akordioei dagokionean blokeo egoerara eraman gaitu».
PSE-EEk ere osoko zuzenketa aurkeztu zion proposamenari, eta gaineratu zuen, alkateak martxan jarri behar dituen neurri ekonomikoek «lortu nahi denaren kontrakoa» eragingo dutela: «Plan horren aurreikuspenak ikusita, Udalaren zorpetze guztia, Alkatetzan dagoena dagoela ere, datorren legegintzaldian agertuko da».
Gobernu Taldearen izenean Maider Ziganda alkateak adierazi zuen «konfiantza faltaren arduradun denak» direla. Horrez gain, Gobernu Taldeak ez duela proiektu berririk aurreikusi kritika egin zioten gainerako alderdiek: «Egoera zein den ikusita ezin ditugu partida berriak egin, baina horrek ez du esan nahi proiekturik ez dagoenik: Izarra proiektua, Alaburtzakoa, Ondartxoakoa…».