GKEentzako laguntzak onartu ditu Udalak
Hezkuntza eta Gazteria batzordeak garapen bidean dauden herrialdeentzako proiektuak finantzatzeko 2010. urteari dagozkion laguntzak onartu zituen pasa den asteartean. Horiekin batera kultur aniztasunaren sentsibilizazioari dagokionak ere onartu zituen....
Hezkuntza eta Gazteria batzordeak garapen bidean dauden herrialdeentzako proiektuak finantzatzeko 2010. urteari dagozkion laguntzak onartu zituen pasa den asteartean. Horiekin batera kultur aniztasunaren sentsibilizazioari dagokionak ere onartu zituen. Guztira, 23 gobernuz kanpoko erakundek eskatu dituzte laguntzak 25 proiektuetarako, eta horietatik hiru atzera bota zituzten baldintzak ez zituztelako betetzen.
Laguntza horietara 200.000 euro bideratuko dituzte, eta 24.870 Euskal Fondoarentzako izango dira. Hain zuzen, Habanan minusbaliotasunen bat duten haurrentzako programa babestera zuzenduta dago Euskal Fondoa. Horrez gain, 15.000 euro larrialdi laguntzetara bideratuko dituzte. Geratzen diren 160.000 euroak aurkeztutako proiektuentzat izango dira.
Jose Angel Rodriguez Hezkuntza eta Gazteria zinegotziak jakinarazi duenez, laster 2011ko laguntzak eskatzeko epeen berri emango dute.