Herriko bi prostituzio-etxe kudeatzen zituzten pertsonak atxilotu dituzte
Espainiako Poliziak nazioarteko proxeneta sare bat osatzen zuten hamabost lagun atxilotu ditu Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Besteak beste, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako hainbat prostituzio-etxeetan jarduten zuten. Horietako bi prosti...
Espainiako Poliziak nazioarteko proxeneta sare bat osatzen zuten hamabost lagun atxilotu ditu Bartzelonan (Herrialde Katalanak). Besteak beste, Euskal Herriko eta Herrialde Katalanetako hainbat prostituzio-etxeetan jarduten zuten. Horietako bi prostituzio-etxe Irunen daude.
Kudeatzen zuten lokal batean 17 urteko neskato bat prostituitzera behartu izan zutela frogatu duela dio Poliziak, eta era berean, 18 urteko gutxitu psikiko bat ere behartu zutela prostituitzera.
Poliziak jakinarazi duenez, Victoria ezizeneko emakume bielorrusiar bat da buruzagia, eta Espainiako nazionalitatea du, Espainiako proxeneta batekin ezkontza faltsua ospatu ondoren.
Sarearen ustezko buruaren bi alabak ere, 16 eta 12 urtekoak, prostibuloetan ibiltzen omen ziren askotan gainerako biktimekin, eta askotan bezeroei harrera egiteaz arduratzen ziren.
Hori dela eta, Poliziak Generalitataren esku utzi ditu adingabeak.