Asteburu eskasa herriko futbol taldeentzat
Erregional Preferente mailako herriko taldeak ez dira oso fin ibili asteburuan. Touringek berdindu egin zuen Muniberen kontra, Donostian bana. Beti Onak, berriz, galdu egin zuen etxean, 3-4 Donostiako beste talde baten kontra, Santo Tomas lizeoa. Lortu...
Erregional Preferente mailako herriko taldeak ez dira oso fin ibili asteburuan. Touringek berdindu egin zuen Muniberen kontra, Donostian bana. Beti Onak, berriz, galdu egin zuen etxean, 3-4 Donostiako beste talde baten kontra, Santo Tomas lizeoa.
Lortutako puntuarekin sailkapenaren goialdean mantentzea lortu du Touringek, bosgarrena da, eta igoera postuetatik hiru puntura dago. Beti Ona, berriz, hamaikagarren dago eta jaitsiera postuetatik sei puntura dago.