Inauterietarako girotzen hasi dira
Inauteriak bertan dira eta herria girotzeko merkatarien arteko erakusleihoen lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa Merkataritza eta Turismo sailak antolatu du eta helburua Inauterien programan eta desfilerako egin dituzten beste zenbait aldaketekin batera, egun hauetan hiriari giroa ematea da. Erakusleihoa duen Hondarribiko edozein dendak parte har dezake lehiaketan, gaurtik aurrera eta otsailaren 28a baino lehen, BAZ-en izena emanda. Epaimahaiak diseinua, sormena, eta irudi komertziala zein produktuaren aurkezpena baloratuta, 800 euroko saria emango dio irabazleari. Erakusleihoen lehiaketa izango da nobedade nagusia aurtengo Hondarribiko Inauterietan, baina bestelako aldaketak ere izango dira, hala nola, desfilearen araudian. Desfileko konpartsa eta taldeen kopurua hamabostera mugatu dute, eta bertakoak direnei lehentasuna emango diete. Konpartsa eta karroza guztiek diru laguntza jasoko dute, baita mozorratutako norbanako, bikote eta talde txikiek ere. Hauek orain arte ez zuten izena eman beharrik, baina aurten, diru laguntza jaso ahal izateko, besteek bezala, datorren ostiralera arte izena eman beharko dute. A maila, kide bat eta bost kide artekoek osatuko dute, B maila, seitik hamabost kide artekoek, C maila hamabost kidetik gorakoek eta D maila, konpartsek eta karrozek osatuko dute. A, B, C mailetan, 150,200 eta 300 euroko saria jasoko dute konpartsa onenek. Konpartsen D mailan zein karrozetan, herrian bertan egoitza duten elkarteak badira edo parte [...]
Inauteriak bertan dira eta herria girotzeko merkatarien arteko erakusleihoen lehiaketa antolatu dute. Lehiaketa Merkataritza eta Turismo sailak antolatu du eta helburua Inauterien programan eta desfilerako egin dituzten beste zenbait aldaketekin batera, egun hauetan hiriari giroa ematea da. Erakusleihoa duen Hondarribiko edozein dendak parte har dezake lehiaketan, gaurtik aurrera eta otsailaren 28a baino lehen, BAZ-en izena emanda. Epaimahaiak diseinua, sormena, eta irudi komertziala zein produktuaren aurkezpena baloratuta, 800 euroko saria emango dio irabazleari.
Erakusleihoen lehiaketa izango da nobedade nagusia aurtengo Hondarribiko Inauterietan, baina bestelako aldaketak ere izango dira, hala nola, desfilearen araudian. Desfileko konpartsa eta taldeen kopurua hamabostera mugatu dute, eta bertakoak direnei lehentasuna emango diete. Konpartsa eta karroza guztiek diru laguntza jasoko dute, baita mozorratutako norbanako, bikote eta talde txikiek ere. Hauek orain arte ez zuten izena eman beharrik, baina aurten, diru laguntza jaso ahal izateko, besteek bezala, datorren ostiralera arte izena eman beharko dute.
A maila, kide bat eta bost kide artekoek osatuko dute, B maila, seitik hamabost kide artekoek, C maila hamabost kidetik gorakoek eta D maila, konpartsek eta karrozek osatuko dute. A, B, C mailetan, 150,200 eta 300 euroko saria jasoko dute konpartsa onenek. Konpartsen D mailan zein karrozetan, herrian bertan egoitza duten elkarteak badira edo parte hartzaileen %71 baino gehiago hondarribiarrak dituztenei, 800, 600 eta 400 euroko sari nagusia emango zaie, hau da, sei sari guztira, eta beste sari bat, 800 eurokoa, kanpotik etorritako D mailako konpartsa edo karroza onenarentzat.
Bestalde, aurten haurren jaialdia Inauteriko programan aldaketa izango da, iaz ostiralean egin zuten, eta aurten igande arratsaldean izango da, gainera, iaz izan zuen erantzun ona ikusita, Hondarribiko Udalak Inauteriko larunbatean, martxoaren 5ean, bazkaria antolatuko du berriz Arma Plazan. Bazkarirako txartelak salgai daude iada, 20 eurotan, Ttopara kafetegian eta Wamba eta Etxeberria tabernetan. Bukatzeko, Ana teresa Aseginolaza Iriondoren eta Davy Andre Connorren Cuentos de Jubilo lana izango da aurtengo inauterietako irudia.