Korridore ekologikoa egiteko proposamena aztertuko dute
Eusko Jaurlaritzak eta Ingurumen, Nekazaritza eta Itsas Ingurune Ministerioak 2011 urtean, Oceana elkarteak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak egindako “Jaizkibel eta Uliako itsas ingurunearen babesa” ikerketa aztertuko du, eta Xabier Pombo,...
Eusko Jaurlaritzak eta Ingurumen, Nekazaritza eta Itsas Ingurune Ministerioak 2011 urtean, Oceana elkarteak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak egindako “Jaizkibel eta Uliako itsas ingurunearen babesa” ikerketa aztertuko du, eta Xabier Pombo, Pasaiko Ezker Batua Berdeak taldeko ordezkaria, pozik azaldu da. EB eta Aralarren aurkeztutako iniziatiban, Ulia eta Biarritz artean korridore ekologikoa egitea proposatu dute. Honela, ingurua babesteko neurriak hartuko lirateke, gunea, 2000 Natura Sarean sartu nahi dutelarik.
Eusko Jaurlaritzan aho batez onartu dute proposamena, eta Pombok azaldu duenez, iniziatiba onartzea “oso positiboa da”, izan ere, Donostiarik Biarritzera Oceanak eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak korridore ekologikoa egitearen proposamenak “Gipuzkoako kostako gune naturalak babestea eta Europako ingurumen arauak betetzea suposatuko luke”.
Honesbestez, Pombok proposamena aho batez onartzea “positiboki” baloratzen du, izan ere, “Jaizkibelgo mendi-mazelaz gain, itsas hondoaren garrantzia ere baloratu delako. Proposamena martxan jarri ezkero, ekologi aldetik, gune garrantzitsua babestea lortuko litzateke, eta Europako Habitat Zuzendaritzaren alde joango litzateke”.