Pasaiako kanpo kaia landuko dute Herritarren Foroan
Pasaiako kanpo kaiaren aldeko eta aurkako iritziak bilduko dituzte bihar, 9:00etatik aurrera, Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Herritarrekiko komunikazioa eta komunikazio gardentasun programa bultzatzeko asmoz, Herritarren Foroak antolatu ditu U...
Pasaiako kanpo kaiaren aldeko eta aurkako iritziak bilduko dituzte bihar, 9:00etatik aurrera, Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Herritarrekiko komunikazioa eta komunikazio gardentasun programa bultzatzeko asmoz, Herritarren Foroak antolatu ditu Udalak, eta hilabete honetan, Pasaiako kanpo kaiaren gaia oinarri izan dute. Bihar, osteguna, jardunaldien azken eguna izango da, eta Jaizkibelgo kanpo kaiaren aldeko eta aurkako eragileen arteko mahai ingurua izango da. Horrela, erakundeak, eragile sozialak, zientifikoak eta ekonomikoak izango dira bertan.
Hondarribiko Udalak Agenda 21en I. Ekintza Plana onartu zuenetik, 2009ko martxoaren 12an hain zuzen ere, herriko garapen jasangarriaren aldeko dokumentu estrategiko horren edukia aurrera eramateko lanean dihardu. Hala, otsailean, Pasaiako kanpo kaiaren gaia oinarritzat hartuz, aldeko eta aurkako iritziak landu dituzte: Javier Belza ekonomilaria, Leire Beteta Ingurumen Zientzietan Lizentziatu eta Ingurumen teknikaria, Cesar Salvador Aldundiko teknikaria, Pasaiako Portuko Agintaritzako ordezkari bat Gipuzkoako Merkataritza Ganbarako ordezkaria bat izan dira aurretik euren azalpenak ematen.
Beraz, bihar izango da Pasaiako kanpo kaiaren gaineko jardunaldien azken deialdia.