Beramendiren balizko delituen kontra kereila jartzea onartu du Udalak
Otsaileko ohiko udalbatzarrean, atzo, Martin Beramendi alkate ohiak egindako ustezko lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. OB OiartzunBai oposizio taldeko lau kideek (Beramendi ez zen udalbatzarrean egon), aurka bozkatu zuten. Joan den astean Ikerketa Batzordeak egindako txostenarekin bat egin du hala Udalbatzak. Miguel Castells eta Iñigo Iruin izango dira Udalaren abokatuak, hain zuzen eurek aztertu baitituzte balizko lege-hausteak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, hiru delitu ildo atzeman dituzte: «Gehiegizko gastuak ordezkapen, protokolo eta dieta gastuetan; prebarikazioa, eta dokumentazioa ezkutatu izana». Eztabaida izan zen Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean. Bestalde, Ugaldetxoko Arau Ordezkatzaileak behin-behinean onartu zituzten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak «auzoarentzako eta herriarentzako guztiz onuragarria izango den proiektua» dela adierazi zuen. Atamitxen 4.800 metro koadro eskuratuko ditu Udalak, parke urbanoa egiteko eta baita 400 metro koadroko lokal bat, auzotarrentzako izango dena. OBko Xanet Arozenak «egitasmoak ez du interes publikorik eta gainera 35 etxebizitza libre eraikiko dira», esan zuen eta bere taldeak kontrako botoa eman zuen. Lanbarren Berriko Plan Partziala ere behin betiko onartu zuten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (OBk kontra bozkatu zuen). Udalak 5.000 metro koadroko eremua jasoko du dohainik. Etxeberriak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Altzibarko Cadarso enpresa Lanbarrenera lekualdatuko da hiruzpalau [...]
Otsaileko ohiko udalbatzarrean, atzo, Martin Beramendi alkate ohiak egindako ustezko lege-hausteen aurrean penal arloko epaitegian kereila tarteratzea onartu zuen Udal Gobernu Taldeak. OB OiartzunBai oposizio taldeko lau kideek (Beramendi ez zen udalbatzarrean egon), aurka bozkatu zuten.
Joan den astean Ikerketa Batzordeak egindako txostenarekin bat egin du hala Udalbatzak. Miguel Castells eta Iñigo Iruin izango dira Udalaren abokatuak, hain zuzen eurek aztertu baitituzte balizko lege-hausteak. Aitor Etxeberria alkateak azaldu zuenez, hiru delitu ildo atzeman dituzte: «Gehiegizko gastuak ordezkapen, protokolo eta dieta gastuetan; prebarikazioa, eta dokumentazioa ezkutatu izana». Eztabaida izan zen Gobernu Taldearen eta oposizioaren artean.
Bestalde, Ugaldetxoko Arau Ordezkatzaileak behin-behinean onartu zituzten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin. Pavel Viñas Planeamendu zinegotziak «auzoarentzako eta herriarentzako guztiz onuragarria izango den proiektua» dela adierazi zuen. Atamitxen 4.800 metro koadro eskuratuko ditu Udalak, parke urbanoa egiteko eta baita 400 metro koadroko lokal bat, auzotarrentzako izango dena.
OBko Xanet Arozenak «egitasmoak ez du interes publikorik eta gainera 35 etxebizitza libre eraikiko dira», esan zuen eta bere taldeak kontrako botoa eman zuen.
Lanbarren Berriko Plan Partziala ere behin betiko onartu zuten, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (OBk kontra bozkatu zuen). Udalak 5.000 metro koadroko eremua jasoko du dohainik. Etxeberriak proiektuaren garrantzia nabarmendu zuen: «Altzibarko Cadarso enpresa Lanbarrenera lekualdatuko da hiruzpalau urtetan».
Horrez gain, San Markoseko Mankomunitateari lurra utzi zaio Talaia poligonoan garbigunea egiteko, aho batez.
Bestetik, Garbitania SL enpresa publikoaren kapital soziala handitzea ere onartu zen. Gobernu Taldearen aldeko botoekin, Oiartzungo Udalak 33.300 euroko ekarpen berria egingo du. OB kontra azaldu zen.
Amiantoari buruzko mozioa
ASVIAMIE elkarteak amiantoaren inguruan aurkeztutako mozioa ere onartu zuten zinegotziek, aho batez.
Mozioak amiantoa eduki lezaketen udal eraikinen eta herriko eraikinen inbentarioa egiteko eskatzen du. Aitor Etxeberriak azaldu zuenez, bat egin dute mozioekin, baina ez dute eperik jarriko horiek betetzeko, «zaila baita aipatutako inbentarioa egitea eta epeak jartzea».