Kerejeta eta Iridoy EAJ-ko alkategaiak aurkeztu dituzte
Gaur eguerdian Irungo Zabaltza plazan Eusko Alderdi Jeltzaleko Irun eta Hondarribiako zerrendaburuak aurkeztu dituze. Xabier Iridoy Irungo EAJ-ko zerrendaburua izango da datozen hauteskundeetan eta Aitor Kerejeta aldiz, Hondarribikoa. “Batu gaite...
Gaur eguerdian Irungo Zabaltza plazan Eusko Alderdi Jeltzaleko Irun eta Hondarribiako zerrendaburuak aurkeztu dituze. Xabier Iridoy Irungo EAJ-ko zerrendaburua izango da datozen hauteskundeetan eta Aitor Kerejeta aldiz, Hondarribikoa. “Batu gaitezen, Bidasoak aurrera egiteko” lemapean, aurkeztu dituzte hautagaitzak, eta Markel Olano , Joseba Egibar eta Eider Mendoza jeltzaleak ere hurbildu dira Irunen egin duten aurkezpenera. Irun eta Hondarribiko zerrendaburuek minutu bana izan dute datorren legealdiari begira euren proiektu eta nahiak azaltzeko eta Joseba Egibarren esanetan, “alderdiaren aurpegia zuek zarete”, Olanok aldiz, apustu garbia egin du, “erabakitzeko eskubidea eta giza eskubideak bermatzeko, Sorturen legalizazioa beharrezkoa da”.