Bihar abiatuko da euskararen hilabetea
Lehen aldiak bildu zuen arrakasta kontutan harturik, aurten bigarren aldiz martxoa Euskararen Hilabetea izanen da Hendaian. 2010eko aldiaren helburu nagusia euskara udal zerbitzuetan bultzatzea bazen, aurtengo ekitaldirako hautatu gaia da Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bidez. Herriko Etxeko Euskara Batzordea Hendaiako elkarteei zuzendu zitzaien antolakuntzan laguntzeko, eta hainbatek baiezkoa eman, eta ekitaldi zabala perstatu dute. Bihar irekitze ekitaldi ofiziala burutuko dute Herriko Etxean, 18:00etan. Bertan hautetsiak eta hilabetean zehar antolatuko diren jardueren prestakuntzan lagundu duten elkarteak izango dira. Antxeta irratiaren eskutik iritsko zaigu lehen ekintza. Hilaren 2an eta 9an, asteazkenak biak, 8 urtetik gorakoentzako euskarazko irrati tailerra prestatu dute. Gaur da izena emateko azken eguna. Telefonoz (0559.48 36 65) edo e-postaz egin daiteke. Euskararen hilabeteko jarduera batzuk denei irekiak izanen dira, beste batzuk “publiko berezi” bati zuzenduak. Horien artean mahai-inguru bat antolatuko dute girzate eta kultura taldeentzat, Hendaiako elkarteak eta euskara gaiaren inguruan. Aurten ere, adin eta gustu guztientzako jarduerak izanen dira: animazioak eta bisitako Abbadiako eremuan eta gazteluan, antzerkia, proiekzioak, ipuinak, kirolak… 2010eko ekintza arrakastatsu batzuk errepikatuko dituzte, hala nola Bertsu Afaria edo Aurelia Arkotxaren testuen irakurketa musikarekin. Hendaia euskaraz festa Iaz bezala, euskal hizkuntzaren hilabetea Hendaia Euskaraz egun bateko festarekin amaituko da, hilaren 27an. Ekitaldi anitzen artean, Xabier Lete poeta [...]
Lehen aldiak bildu zuen arrakasta kontutan harturik, aurten bigarren aldiz martxoa Euskararen Hilabetea izanen da Hendaian. 2010eko aldiaren helburu nagusia euskara udal zerbitzuetan bultzatzea bazen, aurtengo ekitaldirako hautatu gaia da Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bidez. Herriko Etxeko Euskara Batzordea Hendaiako elkarteei zuzendu zitzaien antolakuntzan laguntzeko, eta hainbatek baiezkoa eman, eta ekitaldi zabala perstatu dute. Bihar irekitze ekitaldi ofiziala burutuko dute Herriko Etxean, 18:00etan. Bertan hautetsiak eta hilabetean zehar antolatuko diren jardueren prestakuntzan lagundu duten elkarteak izango dira.
Antxeta irratiaren eskutik iritsko zaigu lehen ekintza. Hilaren 2an eta 9an, asteazkenak biak, 8 urtetik gorakoentzako euskarazko irrati tailerra prestatu dute. Gaur da izena emateko azken eguna. Telefonoz (0559.48 36 65) edo e-postaz egin daiteke.
Euskararen hilabeteko jarduera batzuk denei irekiak izanen dira, beste batzuk “publiko berezi” bati zuzenduak. Horien artean mahai-inguru bat antolatuko dute girzate eta kultura taldeentzat, Hendaiako elkarteak eta euskara gaiaren inguruan.
Aurten ere, adin eta gustu guztientzako jarduerak izanen dira: animazioak eta bisitako Abbadiako eremuan eta gazteluan, antzerkia, proiekzioak, ipuinak, kirolak… 2010eko ekintza arrakastatsu batzuk errepikatuko dituzte, hala nola Bertsu Afaria edo Aurelia Arkotxaren testuen irakurketa musikarekin.
Hendaia euskaraz festa
Iaz bezala, euskal hizkuntzaren hilabetea Hendaia Euskaraz egun bateko festarekin amaituko da, hilaren 27an. Ekitaldi anitzen artean, Xabier Lete poeta eta abeslari oiartzuarrari omenaldi musikala eskainiko zaio, Haizea, Maialen Errotabehere, Xabaltx, Xalbador eta Ihidoy, eta Jojo Bordagarayren partehartzearekin.
Herriko Etxetik eskerrak eman dizkiete “proiektuaren alde mobilizatu” diren elkarteei eta herriko zerbitzuei. Euskararen bigarren hilabetea “proposatze eta antolatze elkarlan zabal baten emaitza” izan dela gaineratu dute, eta dei egin diete herritarrei “gure herrian euskaraz ere bizitzen ahal izateko abia daitezkeen edo oraindik egitekoak diren ekintzen inguruan”.
Euskararen hilabeteko egitaraua Herriko Etxearen webgunean kontsulta daiteke. Paperezkoa nahiago dutenek Herriko Etxean eta Turismo bulegoan eskuorriak banatzen ari dira, baita hainbat toki publikoetan ere.