Al Jazeerak datorren astetik emitituko ditu Muguruzaren dokumentalak
Al Jazeera Docuementary Channel katea heldu den astean hasiko da Next Music Station emititzen, Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko dokumental seriea. Muguruzak eta bere lan taldean 2010. urtean zehar 9 herrialde arabiarretan barrena eginiko...
Al Jazeera Docuementary Channel katea heldu den astean hasiko da Next Music Station emititzen, Fermin Muguruza musikari irundarrak zuzenduriko dokumental seriea. Muguruzak eta bere lan taldean 2010. urtean zehar 9 herrialde arabiarretan barrena eginiko bidaiaren emaitza da (ikus BOGAn eginiko elkarrizketa). 80 musikarirekin izandako hitzorduak biltzen dira, 11 filmetan banatuta. Muguruzaren iritziz “dokumentalek, herrialde arabiar horiek beraien musika eta musikarien bidez ezagutzeaz gain, egun hauetan zonaldea astintzen ari diren matxinadak hobeto ulertzeko ere balio dute”.
Martxoaren 10ean hasiko dira dokumental sorta emititzen Al Jazeera Documentary Channel katean, arabieraz. Apiriletik aurrera ingelesko katean emango dituzte.
Dokumentalak, emitituko diren ordenean: Egipto I Cairo; Egipto II Nilo ibaia; Maroko I; Maroko II Casablanca; Libano I, Libano II Beirut; Tunisia; Siria; Kuwait; Bahrein; Yemen; eta Sudan.