Euskal Herriko Pala Txapelketak aurrera jarraitzen du
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak aurrera jarraitzen du. Pasa den asteburuan hamar partida jokatu zituzten eta denetariko emaitzak izan ziren (ondoko koadroan daude emaitzak eta datorren asteburuko partidak). Hirugarren Mailan bost partida jokatu ...
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak aurrera jarraitzen du. Pasa den asteburuan hamar partida jokatu zituzten eta denetariko emaitzak izan ziren (ondoko koadroan daude emaitzak eta datorren asteburuko partidak).
Hirugarren Mailan bost partida jokatu zituzten. Beste bost bigarren Mailan, eta Lehenengo Mailako partidarik ez zen izan. Partidarik orekatuena Bigarren Mailan jokatu zuten, Landa-Huegun eta Garmendia-Etxarri bikoteek. Lehenek 25-21 irabazi zuten. Partida luzea eta polita izan zen.
Beste partida batean, Otxoa II-Telletxea eta Martinez-Alvarez bikoteenean, gertakari txikia izan zuten. Izan ere, Telletxeak bere bikoteari pilotakada eman zion sudurrean, baina ez zen ezer larririk gertatu eta partida bukatu arte jokatu zuten: 14-25 galdu zuten azkenean.
Datorren asteburuari dagokionez, beste hamar partida aurreikusi dituzte antolatzaileek. Horien artean, Lehenengo Mailakoak ere izango dira.
Emaitzak
- Bigarren Maila. Hita-Salaberria/Otxoa I-Muñiz: 25-13. Etxepeleku-Romano/Vicente-Izagirre: 25-14. Landa-Huegun/Garmendia-Etxarri: 25-21. Elizasu- Elizasu/Lazkano-Arluzeaga: 15-25. Otxoa II-Telletxea/Martinez-Alvarez: 14-25.
- Hirugarren Maila. Maiz-Alzuri/Saizar-Patxi: 25-11. Martinez-Garmendia/Berasategi-Lamarque: 25-15. Marugan-Medrano/Eizagirre-Aranburu: 25-4. Rekalde-Mataxin/Zabaltza-Cortes: 14-25. Martin-Bengoetxea/Arruti-Murua: 25-18.
Hurrengo partidak
- Larunbata 5, 09:00etan. Kerejeta-Gurrutxaga/Lekuona-Garrutxo (2. Maila). Peluaga-Huegun/Haramboure-Sorhuet (1. Maila). Eizagirre-Aranburu/ Bidegain-Aristizabal (3. Maila).
- Larunbata 5, 15:00etan. Urigoitia-Alberro/Satostegi-Txistu (3. Maila). Katalintxo-Izostegi/ Urresti-Garai (2. Maila). Antxordoki II-Telletxea/Aierdi-Otermin (1. maila).
- Igandea 6, 09:00etan. Pagoaga-Pagoaga/Berasategi-Lamarque (3. Maila). Huizi-Olaizola/Sarasua-Txapartegi (2. Maila). Egialde-Agirre/Iradi- Zubimendi (2. Maila). Regera-Salaberria/Arruti-Murua (3. Maila).