Lau partidatik hiru galdu dituzte Oiarpeko pilotariek
Lau partidatik bat irabazi dute Oiarpeko pilotariek azken partidetan. Herrerako Txapelketan, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek (Oiarpe) 17-22 galdu zuten Agirre-Alduntzinen kontra. Jokin Hernandezek eta Indak (Oiarpe), berriz, 22-15 irabazi zieten Manzis...
Lau partidatik bat irabazi dute Oiarpeko pilotariek azken partidetan. Herrerako Txapelketan, Andoni Ugaldek eta Xanet Imazek (Oiarpe) 17-22 galdu zuten Agirre-Alduntzinen kontra. Jokin Hernandezek eta Indak (Oiarpe), berriz, 22-15 irabazi zieten Manzisidor eta Otegiri. Ortuellako Txapelketan (Bizkaian), Ugaldek eta Imazek 12-22 galdu zuten Rey-Elejalderen kontra. Elgetako Lau T’erdiko Txapelketan, azkenik, Jon Irastorzak (Oiarpe) 9-22 galdu zuen Arabiourrutiaren kontra.