OB: “Atamitxekoa hirigintza pilotakada da”
OiartzunBaik ezker abertzaleko gobernuaren jarrera salatu du, Atamitxeko “hirigintza pilotakada” baimentzeagatik. “Lurraren balioa izugarri handitu du kargarik gabeko 35 etxebizitza libre eraikitzeko, promotore bakar baten mesedetan”, kritikatu du. Hala, pasa den asteazkeneko udalbatzarrean gai honi buruz esandakoa argitu du OBk. Taldearen ustez, Ugaldetxoko auzoari inolako onurarik egingo ez dion operazio bat baimentzen ari da gobernua: “Plenoan Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntual bat onartu zuen, arauak oraindik garatzen hasi gabe daudenean; promotore bakar baten alde egin den operazio honek hirigintzako eta planeamenduko irizpide guztien aurka egiten du. Ez dio ezer ekartzen auzoaren biziberritzeari, errekaren ingurua inbaditzen du, ez du babestutajko etxebizitzarik hartzen bere baitan eta ez du auzoak dituen trafiko arazorik konpontzen”. Era berean, aldaketa hori egiteko interes publikoari buruzko txostena eskatu zuen OBk udalbatzarrean: “Gobernuak ezezkoa eman zigun, bere ustez ez delako beharrezkoa”. OBren ustez, era horretako hirigintza operazioek ez diote ezer onik ekartzen auzoari eta gainera zerbitzu publikoak izugarri garestitzen dituzte. Lanbarren handitzearen aurka Bestalde, Lanbarren industrigunea handitzearen aurka daude OBko kideak, ez baitu bermatzen auzoetan dauden enpresak hara eramango direnik eta “helburu nagusia horrek izan behar luke”. OBk udalbatzarrean esan zuenez, “Lanbarrengo industriagunea handitzea Cadarso, Hormigones Oiartzun, Dorronsoro eta Castelruiz bertara eramatera baldintzatuta zegoen aurreko arauetan”. Horez gain, handitzea [...]
OiartzunBaik ezker abertzaleko gobernuaren jarrera salatu du, Atamitxeko “hirigintza pilotakada” baimentzeagatik. “Lurraren balioa izugarri handitu du kargarik gabeko 35 etxebizitza libre eraikitzeko, promotore bakar baten mesedetan”, kritikatu du.
Hala, pasa den asteazkeneko udalbatzarrean gai honi buruz esandakoa argitu du OBk. Taldearen ustez, Ugaldetxoko auzoari inolako onurarik egingo ez dion operazio bat baimentzen ari da gobernua: “Plenoan Arau Ordezkatzaileen aldaketa puntual bat onartu zuen, arauak oraindik garatzen hasi gabe daudenean; promotore bakar baten alde egin den operazio honek hirigintzako eta planeamenduko irizpide guztien aurka egiten du. Ez dio ezer ekartzen auzoaren biziberritzeari, errekaren ingurua inbaditzen du, ez du babestutajko etxebizitzarik hartzen bere baitan eta ez du auzoak dituen trafiko arazorik konpontzen”. Era berean, aldaketa hori egiteko interes publikoari buruzko txostena eskatu zuen OBk udalbatzarrean: “Gobernuak ezezkoa eman zigun, bere ustez ez delako beharrezkoa”.
OBren ustez, era horretako hirigintza operazioek ez diote ezer onik ekartzen auzoari eta gainera zerbitzu publikoak izugarri garestitzen dituzte.
Lanbarren handitzearen aurka
Bestalde, Lanbarren industrigunea handitzearen aurka daude OBko kideak, ez baitu bermatzen auzoetan dauden enpresak hara eramango direnik eta “helburu nagusia horrek izan behar luke”. OBk udalbatzarrean esan zuenez, “Lanbarrengo industriagunea handitzea Cadarso, Hormigones Oiartzun, Dorronsoro eta Castelruiz bertara eramatera baldintzatuta zegoen aurreko arauetan”. Horez gain, handitzea Ugaldetxon zeuden karga urbanistikoei aurre egitearen truke gauzatzen zela gogorarazi dute: “Gazteentzako ekipamendua, futbol zelaiak Iturriotzera eramaa, trafiko arazoak konpontzeko azpiegitura berriak… Gobernu honek, aldiz, enpresak tokiz aldatu gabe eta Ugaldetxo biziberritu gabe eman dio argi berdea Lanbarren handitzeari, promotore berari izugarrizko diru sarrerak bermatuz”.
Garbitania, kapitala handitu
Horrez gain, OiartzunBaik Hernaniko, Usurbilgo eta Oiartzungo udalek osatutako Garbitania SA elkartearen kapital gehitzea salatu du OBk. Garbitania 500.000 euroko kapital sozialarekin sortu zen, baina beste 100.000 eurotan handitzea erabaki dute. OiartzunBaiko kideek Garbitaniaren gardentasun eza kritikatu dute: “Publikoa dela uste arren, egin duten bezala egin dutelako, enpresa hau oposizioak eta herritarrek kontrolatzea ezinezkoa da”.
Era berean salatu dute, atez atekoa baino beharrezkoagoak diren inbertsioak badaudela: “Ez dakigu inork atez atekoa zenbat kostatzean ari zaigun eta hau bezalako erabakiek [Garbitaniarena] udal aurrekontua erabat baldintzatzen dute, hau baino askoz ere beharrezkoagoak diren beste inbertsio batzuei aurre egiteko”.