Touringen gol festa Fanderian: 5-1
Touringek partida bikaina jokatu zuen larunbatean Fanderian, eta emaitza horren erakusle da: 5-1 gailendu zitzaion Mariño Irungo taldeari. Lehenengo zatiak protagonista nagusi bat izan zuen: Gorka Guemes. Berak sartu zituen lehenengo hiru golak. Atsed...
Touringek partida bikaina jokatu zuen larunbatean Fanderian, eta emaitza horren erakusle da: 5-1 gailendu zitzaion Mariño Irungo taldeari. Lehenengo zatiak protagonista nagusi bat izan zuen: Gorka Guemes. Berak sartu zituen lehenengo hiru golak. Atsedenaldiaren ondoren, Mariñok aldea murriztea lortu zuen, baina lehenengo Mikel Benitok eta ondoren, Lander Gomezek gol bana sartu zuten markagailua 5-1ean utziz. Hiru puntuei esker, sailkapenean postu bat egin du aurrera Touringek, orain laugarren dago, igoera postuetatik hiru puntura.
Beti Ona ere txukun ibili zen. Sailkapenaren goialdean dagoen Muniberen zelaian puntu bat lortu zuen. Horri esker, sailkapenean mantendu da, eta mailaz jaisteko postuak geroz eta urrunago ditu.
Datorren jardunaldian Dunboa-Eguzki talde irundarra hartuko du Beti Onak; Touringek, berriz, Irun C.F 1902 izango du aurrez aurre etxetik kanpo.