Agirretxe bitan igo da podiumera bi duatloi probetan
Alex Agirretxe bitan igo zen pasa den asteburuan podiumera euskal duatloi zirkuituan. Mungiako proban hirugarren geratu zen, eta Barakaldokoan bigarren. Horri esker, Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu du. Mungiako proban 300 pertso...
Alex Agirretxe bitan igo zen pasa den asteburuan podiumera euskal duatloi zirkuituan. Mungiako proban hirugarren geratu zen, eta Barakaldokoan bigarren. Horri esker, Espainiako Txapelketan parte hartzeko txartela eskuratu du.
Mungiako proban 300 pertsonek eman zuten izena, eta maila handia izan zen. Lasterketa korrika hasi zuten, eta ondoren bizikleta hartu zuten. Hamabi korrikalariko taldetxoa osatu zen Raul Amatriainen eta Kepa Ruizen atzetik, baina Agirretxek Ivan Gilekin batera ihes egitea lortu zuen. Bigarren atalera hamabost segundoko abantailarekin iritsi ziren. Ondoren korrikan hasi ziren: “Txinpartak gutxi iraun zuen… helmugarako 150 metro falta zirela Patxi Urizarrek harrapatu ninduen. Baina helmugarako aldapa jaitsi behar zela ikusi nuen eta sprint izugarri batean Patxi gainditu nuen eta helmugan nengoen”, adierazi du Agirretxek. Horrenbestez, hirugarren geratu zen Amatriain eta Ruizen atzetik.
Barakaldoko proban hirugarren tokian hasi zen korrika. Azken kilometroan asko sufritu ondoren, lehenengo hirukotik ez urruntzea lortu zuen. Bizikletaren gainean ez zen oso fin ibili hasieran, baina azkenean Beñat Arnaiz eta Unanue harrapatu zituen. Helmugarako kilometro bat falta zela erasoan hasi zen Agirretxe. Arnaiz atzetik atera zen, baina Unanuek ezin izan zuen harrapatu. Azkenean Arnaiz izan zen helmuga lehenengo zeharkatu zuena, baina Agirretxek “gustura” geratu zela adierazi du.