Azken Portu itxita larunbata eta igandean
Azken Portuko bazkideek ezingo dituzte kiroldegiko igerilekuak erabili larunbatean eta igandean, hilak 5 eta 6, kirol lehiaketak burutuko direlako. Hain zuzen ere, infantil mailako Euskal Herria Igeriketa txapelketa eta water-polo partida bat antolatu ...
Azken Portuko bazkideek ezingo dituzte kiroldegiko igerilekuak erabili larunbatean eta igandean, hilak 5 eta 6, kirol lehiaketak burutuko direlako. Hain zuzen ere, infantil mailako Euskal Herria Igeriketa txapelketa eta water-polo partida bat antolatu dituzte egun horietan.
Hori dela eta, larunbatean Azken Portun egitekoak ziren haurtxoen ikastaroak Artalekun egingo dituzte, egun berean, 16:00etatik 19:00etara. Bestela, kiroldegiko bazkideek Artalekuko igerilekuak erabili ahalko dituzte, larunbatean zein igandean.