Emakumeek ere hiria eraikitzen lagundu dutelako
Hiria sortzen lagundu duten ixilpeko emakumeen ahotsak entzunarazi nahi ditu Irungo Bilgune Feministak emakumearen nazioarteko egunean. Emakumeak ere hiria sortzen dugulako. Emakume piztu zaitez leloa aukeratu dute horretarako.”Orain gutxi arte hiriko kale izendegiak soilik hiru emakumeren izenak jasotzen” zituela gogoratu zuen Bilguneko kide Oihana Llorentek atzo eguerdian Zabaltza plazan eginiko agerraldian. Taldeak artxiboan egindako lanari esker Clara Campoamorrek, Dolores Salisek eta iñudeek haien kalea izango dute Oinaurre eremuan hemendik gutxira. “Ahazturatik berreskuraturiko hiru izen” direla esan zuen Llorentek, baina beste “emakume askoren aportazioa, ixilean” geratu da. Horiek omendu nahi ditu Bilgune Feministak hilaren 8an Luis Mariano plazan antolatuko duten erakusketan. Eta elkartearen eguneroko aldarrikapeetako bat presente izango dute heldu den asteartean ere. Miren Lantzek gogoratu zuen oraindik badirela “beldurra eta segurtasun eza eragiten duten puntu beltzak”. Bilguneak bi urte daramatza hainbat eragilerekin elkarlanean puntu beltz horiek mapan kokatzen, eta lan hori ere erakutsiko dute hilaren 8an Luis Marianon. Martxoaren 8aren aurreko eta ondoko larunbatetan aldarrikapena eta festa elkartuko dituzte. Aste honetan mozorro babarrun jana prestatuko dute, eta hilaren 12an festa ibiltaria. Martxoak 5, larunbata. 12:00etan bertso poteoa Aiala Martin eta Manu Goioaga bertsolariekin. Ondoren mozorro babarrunjana. Bazkalostean karaokea eta zozketa. Haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute. Martxoak 8, asteartea. Emakumeok ere hiria sortzen [...]
Hiria sortzen lagundu duten ixilpeko emakumeen ahotsak entzunarazi nahi ditu Irungo Bilgune Feministak emakumearen nazioarteko egunean. Emakumeak ere hiria sortzen dugulako. Emakume piztu zaitez leloa aukeratu dute horretarako.”Orain gutxi arte hiriko kale izendegiak soilik hiru emakumeren izenak jasotzen” zituela gogoratu zuen Bilguneko kide Oihana Llorentek atzo eguerdian Zabaltza plazan eginiko agerraldian. Taldeak artxiboan egindako lanari esker Clara Campoamorrek, Dolores Salisek eta iñudeek haien kalea izango dute Oinaurre eremuan hemendik gutxira. “Ahazturatik berreskuraturiko hiru izen” direla esan zuen Llorentek, baina beste “emakume askoren aportazioa, ixilean” geratu da. Horiek omendu nahi ditu Bilgune Feministak hilaren 8an Luis Mariano plazan antolatuko duten erakusketan.
Eta elkartearen eguneroko aldarrikapeetako bat presente izango dute heldu den asteartean ere. Miren Lantzek gogoratu zuen oraindik badirela “beldurra eta segurtasun eza eragiten duten puntu beltzak”. Bilguneak bi urte daramatza hainbat eragilerekin elkarlanean puntu beltz horiek mapan kokatzen, eta lan hori ere erakutsiko dute hilaren 8an Luis Marianon.
Martxoaren 8aren aurreko eta ondoko larunbatetan aldarrikapena eta festa elkartuko dituzte. Aste honetan mozorro babarrun jana prestatuko dute, eta hilaren 12an festa ibiltaria.
- Martxoak 5, larunbata. 12:00etan bertso poteoa Aiala Martin eta Manu Goioaga bertsolariekin. Ondoren mozorro babarrunjana. Bazkalostean karaokea eta zozketa. Haurtzaindegi zerbitzua jarriko dute.
- Martxoak 8, asteartea. Emakumeok ere hiria sortzen erakusketa Luis Marianoren lorategietan, 17:30etik, 19:00etara. Emakumeek hiriko historian izan duten papera azalduko da, baita egun Irunen dauden ‘puntu beltzak’ zeintzuk diren ere.
- Martxoak 12, larunbata. Festa ibiltaria. 16:00etan Gonekin ero bero Antxetako irratsaioa zuzenean Zabaltza plazatik. 17:30ean, DJ Stepi. 19:00etan, Pausoka dantza eskolako nesken ikuskizuna. 20:00etan festa ibiltaria Zabaltzatik Lakaxita gaztetxeraino. Afaria eta kontzertuak.