Izko Nautiko Klubeko bi txapeldun gazte, arrantzan
Arrantzarekiko zaletasunak badu etorkizunik. Azken asteotan burutu den Euskadiko Arrantza Txapelketan eskualdeko bi gaztek irabazi dute: Asier Gartziak eta Aitziber Pousak. Lehengusuak dira, Errenteria-Oreretako Kaputxinoak auzokoak eta Donibaneko Izko...
Arrantzarekiko zaletasunak badu etorkizunik. Azken asteotan burutu den Euskadiko Arrantza Txapelketan eskualdeko bi gaztek irabazi dute: Asier Gartziak eta Aitziber Pousak. Lehengusuak dira, Errenteria-Oreretako Kaputxinoak auzokoak eta Donibaneko Izko Nautiko Klubeko kideak.
Asier Gartziak 21 urtez azpikoen mailan irabazi du eta Aitziber Pousak 16 urtez azpikoetan. Txapelketak lau jardunaldi izan ditu, Donostian, Hondarribian eta Gorlizeko hondartzetan arrantzatu behar izan dute parte-hartzaileek; Gorlizen, bi bider.
Asier Gartziak hirugarren postua eta bi lehengo postu lortu ditu txapelketan zehar eta Aitziber Pousak, bi bider irabazi eta bigarren postua lortu zuen beste behin.
Espainiako Txapelketa
Euskadiko Txapelketa irabazita, Gartziak eta Pousak Espainiako Txapelketarako txartela lortu dute. Espainiako Txapelketa urrian jokatuko da, Murtzian.
Asier Gartziak, horrez gain, Italiako arrantza olinpiadetan parte hartuko du aurten.