Lider postua galdu du Saskilagunak taldeak
Asteburuan partida atzeratu eta herenegun jokatu zuten norgehiagoka Easo Berrik eta Saskilagunak-ek. Oiartzuarrek ezin izan zituzten donostiarrak gainditu eta 72-73 galdu zuten. Ondorioz, lider postua galdu dute eta bigarrenak dira. Alde Zaharra jarri ...
Asteburuan partida atzeratu eta herenegun jokatu zuten norgehiagoka Easo Berrik eta Saskilagunak-ek. Oiartzuarrek ezin izan zituzten donostiarrak gainditu eta 72-73 galdu zuten. Ondorioz, lider postua galdu dute eta bigarrenak dira. Alde Zaharra jarri da berriro lider, baina biak puntutan berdinduta daude, 36 dituzte. Asteburuko jardunaldia Internacional A taldearen kontra jokatuko du Saskilagunak-ek, larunbatean 16:00etan Donostiako Mons kiroldegian.