Akats batengatik asteartean ez dituztela ludotekak irekiko salatu du Hamaikabatek
Hamaikabatek salatu du ziurrenik ez dituztela asteartean ludotekak eta gazteentzako lokalak irekiko “Gazteria zinegotziak izandako aurreikuspen faltagatik”. Ildo horretatik, emango ez duen zerbitzuarengatik ordaintzea ez dela bidezkoa adier...
Hamaikabatek salatu du ziurrenik ez dituztela asteartean ludotekak eta gazteentzako lokalak irekiko “Gazteria zinegotziak izandako aurreikuspen faltagatik”. Ildo horretatik, emango ez duen zerbitzuarengatik ordaintzea ez dela bidezkoa adierazi du.
Horrez gain, ludotekak eta Gaztelekuak kudeatzeko esleipena irailean bukatu zela gogorarazi dute alderditik, “horrenbestez, kontratu berria sinatzeko prozesua bi edo hiru hilabete lehenago hasi behar zuen”. Hala eta guztiz ere, Gazteria zinegotziak kudeaketa martxora arte luzatzeko eskatu zuela eta enpresak baietza eman ziola azaldu dute, nahiz eta azken horrek urtarrilean amaitu nahi zuen kontratuarekin. Hori kontuan izanda, irailetik aurrera enpresak zerbitzua modu irregularrean ematen ari direla iritzi diote, “Gazteria zinegotziak lortutako akordioak legezkotasunetik kanpo baitago”.
Hamaikabatetik adierazi dute Gazteria zinegotzia bere garaian ohartarazi zutela, eta horrez gain, kalitatea ez kaltetzeko ezta langileen lan baldintzak ere kudeaketa merkeagoa egiteko hainbat formula eman zizkiotela.