Herriko kirol elkarteek bat egin dute euskararen hilabetearekin
Herriko hainbat taldek bat egin dute Euskararen hilabetearekin, eta euskarazko ekitaldiak antolatu dituzte martxoan, publikoari irekita. Endaika, Urpean, Endaiarrak eta Xiba elkarteak dira Euskara Batzordearen deiari erantzun diotenak. Jarraian aipatze...
Herriko hainbat taldek bat egin dute Euskararen hilabetearekin, eta euskarazko ekitaldiak antolatu dituzte martxoan, publikoari irekita. Endaika, Urpean, Endaiarrak eta Xiba elkarteak dira Euskara Batzordearen deiari erantzun diotenak. Jarraian aipatzen diren ekitaldi guztiak doanekoak dira.
- Martxoaren 6an (igandea), 10:00etan, Endaika elkarteak euskaraz arraun egiteko deia luzatu du. Itsas Zentroan izanen da, 8 urtetik gorakoentzat.
- Martxoaren 13 eta 20an (igandearekin), Urpean urpekaritza klubak urpekaritza bataioa egitea proposatzen du, 09:30etik 12:00etara herriko igerilekuan.
- Martxoaren 13an (igandea), 09:00etatik 12:00etara, Endaiarrak elkarteak Daniel Ugarte ezker paretan Hendaia eta Hondarribiko pilota eskolen arteko lehia antolatu du.
- Martxoaren 15ean (asteartea), 9:00etatik 11:30era, Xiba elkarteak eta Hendaiako Herriko Etxeko Kirol zerbitzuak eskolarteko euskal joko lehiaketa antolatzen dute Daniel Ugarte pilotalekuan.