Paris-Nizan parte hartuko du Juanma Garatek, gaurtik
Juanma Garate Rabobank taldeko txirrindulariak gaur abiatuko den Paris-Nizan parte hartuko du. Andaluziako itzulian Oscar Freirerentzat lan egin eta gero, Paris-Nizan irundarraren zeregina Luis Leon Sánchez taldekideari laguntzea izango da, iazko gara...
Juanma Garate Rabobank taldeko txirrindulariak gaur abiatuko den Paris-Nizan parte hartuko du. Andaluziako itzulian Oscar Freirerentzat lan egin eta gero, Paris-Nizan irundarraren zeregina Luis Leon Sánchez taldekideari laguntzea izango da, iazko garaipena berrestu dezan.
Datorren ostiralean Juanma Garateri eginiko elkarrizketa argitaratuko du BOGAk, Oarso Bidasoko Hitzako astekariak. Besteak beste, bere sasoi egoeraz eta denboraldirako plangintzaz mintzatuko da Garate.