Irati Tobarren kontrako euroagindua salatzeko, baraualdia Hendaian
Euroagindu prozedura guztiak bertan behera gera daitezen eskatzeko, agerraldia eskaini zuten atzo Hendaiako Intzura auzoan hainbat alderdi eta eragiletako ordezkarik. Bertan izan zen Irati Tobar gazte independentista ere. Agindu judizial horien aurkako protesta gisa, gose greba egingo dute lau lagunek: zehazki, Anaiz Funosas euroaginduaren aurkako kolektiboko kideak, Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleek, eta Irati Tobar gazteak berak egingo dute gose greba datozen hamabost egunetan. Izpuran beste zazpi lagunekin batera itxialdian egon zen Tobar otsailaren 21etik 27ra bitarte; egun zazpiak dagoeneko atxiloturik daude. Hala, egunotan bere etxean aterpetu duen Iker Elizalde hautetsiaren etxetik agerraldia eskaini zuten lekuraino, PSko kontseilari nagusi Kotte Ezenarrok eraman zuen gaztea autoz. Agerraldian hautetsi abertzaleez eta Ezenarroz gain, PS, PCF edo Front de Gauche alderdietako beste hainbat ordezkari ere izan ziren, baita gaztearen senitartekoak eta Hendaiako herritarrak ere. Anaiz Funosasek hautetsiek zein herritarrek euroaginduen aurkako kanpainari eman dioten babesa eskertu zuen. Era berean, aurreko asteko gazte independentisten atxiloketetan bizitako «une bortitzak» salatu zituen. Iker Elizalde hautetsi independentistak, bestalde, ekimenaren helburu nagusia euroagindu prozedura guztiak bertan behera uzteko eskatzea dela azpimarratzeaz gain, Estatu espainolari eta frantsesari eskaera luzatu zien: “Errepresioaren aroa atzean utzi eta Euskal Herrian zabaldu den prozesu politikoari ekarpen positiboa egitea”. [...]
Euroagindu prozedura guztiak bertan behera gera daitezen eskatzeko, agerraldia eskaini zuten atzo Hendaiako Intzura auzoan hainbat alderdi eta eragiletako ordezkarik. Bertan izan zen Irati Tobar gazte independentista ere. Agindu judizial horien aurkako protesta gisa, gose greba egingo dute lau lagunek: zehazki, Anaiz Funosas euroaginduaren aurkako kolektiboko kideak, Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleek, eta Irati Tobar gazteak berak egingo dute gose greba datozen hamabost egunetan.
Izpuran beste zazpi lagunekin batera itxialdian egon zen Tobar otsailaren 21etik 27ra bitarte; egun zazpiak dagoeneko atxiloturik daude. Hala, egunotan bere etxean aterpetu duen Iker Elizalde hautetsiaren etxetik agerraldia eskaini zuten lekuraino, PSko kontseilari nagusi Kotte Ezenarrok eraman zuen gaztea autoz. Agerraldian hautetsi abertzaleez eta Ezenarroz gain, PS, PCF edo Front de Gauche alderdietako beste hainbat ordezkari ere izan ziren, baita gaztearen senitartekoak eta Hendaiako herritarrak ere.
Anaiz Funosasek hautetsiek zein herritarrek euroaginduen aurkako kanpainari eman dioten babesa eskertu zuen. Era berean, aurreko asteko gazte independentisten atxiloketetan bizitako «une bortitzak» salatu zituen.
Iker Elizalde hautetsi independentistak, bestalde, ekimenaren helburu nagusia euroagindu prozedura guztiak bertan behera uzteko eskatzea dela azpimarratzeaz gain, Estatu espainolari eta frantsesari eskaera luzatu zien: “Errepresioaren aroa atzean utzi eta Euskal Herrian zabaldu den prozesu politikoari ekarpen positiboa egitea”.
Atxilotu eta espetxeratua izateko arriskuan den Irati Tobarrek, bestalde, azken egunetan jasotako laguntza eskertu nahi izan zuen, eta euroaginduaren aurka «gero eta jende gehiago dela» gogorarazi. Gizartean salaketa honek hartu duen indarra «prozesu demokratikoa bultzatzeko» baliatu behar dela azpimarratu zuen militante gazteak.