Parte hartzaile kopurua hautsiko dute larunbateko Rallysprintean
Hondarribiko V. Rallysprinta egingo dute larunbatean eta bostgarren edizio honetan, iragan urteetako ibilbide bera izango du probak; portu zaharrean hasiko dute rally-a, farora igoko dira, Guadalupera iritsiko dira eta errepide nagusitik jaitsiko dira. Aurten iaz bezala, Vilariño anai-arrebek parte hartuko dute, eta Sardara eskuderiako 17 talde izango dira, Endika Mugika eta Joxema Prieto hondarribiarrak besteak beste. Autoen egiaztapenak goizeko 9:00etatik aurrera egingo dituzte Kirol Kaian, eta autoak ikusteko aukera izango da eguerdiko 14:00ak arte. Proba arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, eta hiru buelta egingo dituzte ibilbide beretik. Baina eguna ez da rally-arekin bukatuko, jarraian, arratsaldeko 18:30etik aurrera, auto guztiak San Pedro kalean ikusgai jarriko dituzte eta 20:00etan sari banaketa egingo dute. Gainera, haurrentzako gunea jarriko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Marka guztiak hautsi dituzte parte hartzaileen kopuruaren aldetik, eta aurten ere, Ander Vilariñok etxean parte hartuko du, “ibilbide polita da, baina Euskal Herriko zailenetakoa dudarik gabe”. 71 pilotuk izena eman dute guztira, eta proba Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria izango da. Bukatzeko, Ion Muñozek, Sardara eskuderiako presidenteak, bertaratzen direnei ingurua errespetatzea eskatu nahi izan du. Errepideak 14:00etatik 19:00etara itxiko dituzte eta proba ikustera igoko diren zaleentzako gomendioa egin nahi izan dute, “jendea 13:00ak baino lehen igotzea eskatu nahi dugu eta kotxea aparkatzeko leku aproposa izango [...]
Hondarribiko V. Rallysprinta egingo dute larunbatean eta bostgarren edizio honetan, iragan urteetako ibilbide bera izango du probak; portu zaharrean hasiko dute rally-a, farora igoko dira, Guadalupera iritsiko dira eta errepide nagusitik jaitsiko dira. Aurten iaz bezala, Vilariño anai-arrebek parte hartuko dute, eta Sardara eskuderiako 17 talde izango dira, Endika Mugika eta Joxema Prieto hondarribiarrak besteak beste.
Autoen egiaztapenak goizeko 9:00etatik aurrera egingo dituzte Kirol Kaian, eta autoak ikusteko aukera izango da eguerdiko 14:00ak arte. Proba arratsaldeko 15:00etan hasiko dute, eta hiru buelta egingo dituzte ibilbide beretik. Baina eguna ez da rally-arekin bukatuko, jarraian, arratsaldeko 18:30etik aurrera, auto guztiak San Pedro kalean ikusgai jarriko dituzte eta 20:00etan sari banaketa egingo dute. Gainera, haurrentzako gunea jarriko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera.
Marka guztiak hautsi dituzte parte hartzaileen kopuruaren aldetik, eta aurten ere, Ander Vilariñok etxean parte hartuko du, “ibilbide polita da, baina Euskal Herriko zailenetakoa dudarik gabe”. 71 pilotuk izena eman dute guztira, eta proba Euskadiko eta Gipuzkoako txapelketarako puntuagarria izango da. Bukatzeko, Ion Muñozek, Sardara eskuderiako presidenteak, bertaratzen direnei ingurua errespetatzea eskatu nahi izan du.
Errepideak 14:00etatik 19:00etara itxiko dituzte eta proba ikustera igoko diren zaleentzako gomendioa egin nahi izan dute, “jendea 13:00ak baino lehen igotzea eskatu nahi dugu eta kotxea aparkatzeko leku aproposa izango da Guadalupen”, azaldu du Ion Muñozek. Gaizki aparkatutako autoak kendu egingo dituzte eta isuna ordaindu beharko dute. Sardara taldeko 27 postu jarriko dituzte ibilbidean zehar, arazorik izan ez dadin, eta 110 bat boluntario izango dira larunbatean lanean.