OB: “Tamalgarria da ezker abertzalearen ezezkotasuna”
“Udal Gobernu honen ezezkotasuna tamalgarria da” OiartzunBai taldearen ustez, martxan zeuden proiektuak bertan behera utzi ondoren, ez baita gai izan bizilagunek eskatzen zizkioten gai garrantzitsuenak kudeatzeko. Arau Ordezkatzaileak suspenditu izana kritikatu du berriro OBk. Fronte soziala eta judiziala OBren ustez, Arau Ordezkatzaileak suspenditzearekin bi fronte ireki zituen Gobernuak: fronte soziala eta fronte judiziala. Fronte sozialean, Arauetan jasotzen ziren babestutako etxebizitzen proiektuak galdu izana eta auzoen biziberritzea sartzen ditu OBk: “Gaur badakigu, okerreko erabaki hori hartu ez balute, Arraguan, 332 etxebizitza babestu esleituta edo emanda egongo zirela; eta auzoak, beste hainbat zerbitzuren artean, helduentzako txokoa, gazteentzako lokalak, kirol instalazio berriak, N-1erako irteera berria eta aparkaleku kopuru ederra izango zukeela”. Fronte judizialean, Arauak bertan behera uzteak Udala epaitegietara eraman zuela gogorarazi du OBk eta Udalak kargak jaitsi dizkiela promotoreei, demandak kentzearen truke: “Demanda kopuruari konponbide bat emateko, Ugaldetxoko eta Arraguako promotoreekin akordio batetara iritsi zen Udala, urbanizazio kargak izugarri murriztearen trukean demandak erretiratzeko”. OBk azaldu duenez, lehen Arragua biziberritzeko 23 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ziren eta Gobernu honen proiektuan hamalau: “Lehen sustatzaileak ordaindu behar zituenak orain diru-kutxa publikotik ordainduko dira”. Gainera, OBk zalantzak ditu Arraguako proiektua aurrera aterako den. Ugaldetxon urrutirago iritsi da Gobernua, OBren ustez. “Biziberritzea ia desagertzera eraman du, errepidea [...]
“Udal Gobernu honen ezezkotasuna tamalgarria da” OiartzunBai taldearen ustez, martxan zeuden proiektuak bertan behera utzi ondoren, ez baita gai izan bizilagunek eskatzen zizkioten gai garrantzitsuenak kudeatzeko. Arau Ordezkatzaileak suspenditu izana kritikatu du berriro OBk.
Fronte soziala eta judiziala
OBren ustez, Arau Ordezkatzaileak suspenditzearekin bi fronte ireki zituen Gobernuak: fronte soziala eta fronte judiziala.
Fronte sozialean, Arauetan jasotzen ziren babestutako etxebizitzen proiektuak galdu izana eta auzoen biziberritzea sartzen ditu OBk: “Gaur badakigu, okerreko erabaki hori hartu ez balute, Arraguan, 332 etxebizitza babestu esleituta edo emanda egongo zirela; eta auzoak, beste hainbat zerbitzuren artean, helduentzako txokoa, gazteentzako lokalak, kirol instalazio berriak, N-1erako irteera berria eta aparkaleku kopuru ederra izango zukeela”.
Fronte judizialean, Arauak bertan behera uzteak Udala epaitegietara eraman zuela gogorarazi du OBk eta Udalak kargak jaitsi dizkiela promotoreei, demandak kentzearen truke: “Demanda kopuruari konponbide bat emateko, Ugaldetxoko eta Arraguako promotoreekin akordio batetara iritsi zen Udala, urbanizazio kargak izugarri murriztearen trukean demandak erretiratzeko”.
OBk azaldu duenez, lehen Arragua biziberritzeko 23 milioi euroko inbertsioak aurreikusten ziren eta Gobernu honen proiektuan hamalau: “Lehen sustatzaileak ordaindu behar zituenak orain diru-kutxa publikotik ordainduko dira”. Gainera, OBk zalantzak ditu Arraguako proiektua aurrera aterako den.
Ugaldetxon urrutirago iritsi da Gobernua, OBren ustez. “Biziberritzea ia desagertzera eraman du, errepidea auzoan bertan mantenduz, futbol zelaiak lekuz aldatu gabe, gazteentzako lokalik gabe…”, kritikatu du OBk. “Hori bai, Atamitxekoa eta Lanbarrengoa bezalako hirigintza maukak oparituz sustatzaileei, inolako kargarik gabe eta inolako onura publikorik gabe”, gaineratu du.
Baiezkoa, proiektu alderdikoei
OBren iritziz, egungo Gobernuak gauza bakar bati esan dio baietz: “Proiektu alderdikoiei”. Horren adibide jarri dituzte Arau Ordezkatzaile berriak eta atez ateko bilketa. Aurreko Arauei ez ezik, parte-hartzeari ere ezetz esan izana salatu du OBk, atez ateko bilketaren gaineko kontsulta egiteko eskaria “mespretxatu” baitzuen.
OBren ustez, oiartzuarren arazoak konpondu beharrean, korapilatzen dituzten proiektuak dira horiek biak: “Gobernuak bakarrik hartu ditu erabaki nagusienak; interes orokorrari erantzun beharrean, ezker abertzalearen alderdikeriari erantzun diote, diru publikoaren bizkar eta Udalaren diru-kutxa jota utziko zutela argi bazuten ere”.
Gobernuaren «gaitasun eza» salatu du OBk eta lau urte galdu izana kritikatu du: “Berriro Gipuzkoan atzealdean dago Oiartzun, beste garai batzuk gogora ekartzen dituzten hirigintza garapeneko proiektuekin; are gehiago, Arauetan idatzi zituzten irizpide eta helburuekin erabateko kontraesanean”.
Aipatutakoek, OBren aburuz, argi uzten dute oiartzuarrentzako zerbitzuetan inbertitu beharrean Udal Gobernu Taldeak “bere lotsak estaltzeko inbertitu duela”.