Ugaldek eta Imazek ezin izan dute Malerrekako finala irabazi
Asteburuan, Andoni Ugalde oiartzuarrak eta Xanet Imaz segutararrak ezin izan zuten Malerrekako Txapelketako finala irabazi Donezteben (Nafarroan). 15-18 galdu zuten Larunbe-Sarasa bikotearen kontra. Hala ere, txapelketa polita jokatu du Oiarpeko bikoteak. Bestalde, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan finalerako txartela lortu dute Antton Aranburuk eta Aitor Odriozolak Helduen Mailan, Oiarpeko beste bikoteari, Ioritz Manterolari eta Ibon Tabernari, 14-40 irabazi ondoren. Maila berean, Mikel Martinezek eta Jon Martinezek ez dute finalera pasatzea, Orioren kontra 29-40 galdu zutelako. Gazteetan, Ander Imazek eta Jokin Hernandezek ere finala jokatzeko aukera izango dute, 40-17 irabazi ondoren. Eta kadeteetan, Andoni Floresek eta Xabier Azpirozek, 40-34 irabazita. Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte, arratsaldean, Irurako trinketean. Antiguako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak. Asteburuan, Oier Sarastik 21-22 galdu zuen Minaren kontra. Xanistebanetako txapelketa Bestalde, Oiarpetik jakinarazi dute Xanistebanetako Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dagoela. Parte hartu nahi duten oiartzuarrek Madalensoro pilotalekutik pasatu behar dute izena ematera.
Asteburuan, Andoni Ugalde oiartzuarrak eta Xanet Imaz segutararrak ezin izan zuten Malerrekako Txapelketako finala irabazi Donezteben (Nafarroan). 15-18 galdu zuten Larunbe-Sarasa bikotearen kontra. Hala ere, txapelketa polita jokatu du Oiarpeko bikoteak.
Bestalde, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan finalerako txartela lortu dute Antton Aranburuk eta Aitor Odriozolak Helduen Mailan, Oiarpeko beste bikoteari, Ioritz Manterolari eta Ibon Tabernari, 14-40 irabazi ondoren. Maila berean, Mikel Martinezek eta Jon Martinezek ez dute finalera pasatzea, Orioren kontra 29-40 galdu zutelako.
Gazteetan, Ander Imazek eta Jokin Hernandezek ere finala jokatzeko aukera izango dute, 40-17 irabazi ondoren. Eta kadeteetan, Andoni Floresek eta Xabier Azpirozek, 40-34 irabazita.
Gipuzkoako Trinkete Txapelketako finalak larunbatean jokatuko dituzte, arratsaldean, Irurako trinketean.
Antiguako Txapelketan ere ari dira Oiarpeko pilotariak. Asteburuan, Oier Sarastik 21-22 galdu zuen Minaren kontra.
Xanistebanetako txapelketa
Bestalde, Oiarpetik jakinarazi dute Xanistebanetako Txapelketan parte hartzeko izena emateko epea irekita dagoela. Parte hartu nahi duten oiartzuarrek Madalensoro pilotalekutik pasatu behar dute izena ematera.