Irlandako gatazkari buruzko zikloa antolatu du Basari Foroak
Irlandako preso errepublikanoek Long Kesh espetxean egindako gose grebaren 30. urtemuga betetzen da egunotan, eta urteurrena baliatuz Irlandako gatazka ardatz izango duten bi ekimen antolatu ditu Basari Foroak, beti bezala, hausnarketa eta eztabaida sustatzeko helburuz. Lehenbiziko hitzordua astearterako (hilak 15) jarri dute. Irlandatik Euskal Herrira: gatazkak konpontzeko urratsak eta gakoak izenburupean, Txente Rekondok hitzaldia emango du asteartean Basari elkartean. Analista politikoa da Rekondo, GAINeko (Gabinete Vasco de Analisis Internacional) partaidea, eta Irlandako gatazkan aditua. Solasaldian, “Irlandako gatazka armatua gainditzeko egindako urratsak gogorarazi eta aztertuko ditu Rekondok, Euskal Herrian bizi dugun gatazkarekiko dauden antzekotasunak eta desberdintasunak nabarmenduz”. Bigarren ekimena ostegunean izango da (hilk 17). Hunger filma ikusi ahal izango da Basarin. Steve McQueenek 2008an zuzendutako filma da 1981eko gose greba kontatzen du. Bi ekimenak, 19:00etan dira eta biak, Basari elkartean.