Kondena beteta duten edo gaixo dauden presoen aldeko protestak egingo dituzte astelehenero
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) mobilizazioak antolatu ditu, kondena beteta duten presoak eta larri gaixo daudenak aska ditzaten eskatzeko. Gogorarazi dutenez, herrian badira kalean behar luketen bi preso: Estanis Lopez eta Ander Erran...
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) mobilizazioak antolatu ditu, kondena beteta duten presoak eta larri gaixo daudenak aska ditzaten eskatzeko.
Gogorarazi dutenez, herrian badira kalean behar luketen bi preso: Estanis Lopez eta Ander Errandonea Ordoxelai. Biek 25 urte daramatzate preso.
Aurrerantzean, hilaren 14tik hasi eta maiatzaren 9ra, astelehenetako mobilizazioak bereziak izango dira. Auzoetara eramango dituzte protestak: «Ekimen berri horrekin auzotarrak presoen oinarrizko eskubideen gainean mobilizatzera eta konpromisoak hartzera deitu nahi ditugu».
Egutegia: astelehenero, 20:00etan:
- Martxoak 14. Gurutzeko biribilgunean.
- Martxoak 21. Arraguako biribilgunean.
- Martxoak 28. Ugaldetxon, Intxixu erretegiaren parean.
- Apirilak 4. Iturriozko biribilgunean.
- Apirilak 11. Altzibarren, zubian.
- Apirilak 18. Karrikan, plazan.
- Maiatzak 2. Ergoienen, Fortaleza jatetxearen parean.
- Maiatzak 9. Elizalden.