San Nikolaseko Baluartea berreskuratzen lagunduko du Diputazioak
Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Hondarribian izan da gaur goizean, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, harrera egin dio Udalean. Jarraian, herria bisitatu dute, batez ere, Gune Historikoko proiektuak ikusteko, eta bisitaldian Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskera diputatua izan da. Olanok azaldu duenaren arabera, Hiriko Gune Historikoa berreskuratzen laguntzen jarraituko du Diputazioak, eta kasu honetan, San Nikolaseko Baluartea berreskuratzeko ere, laguntza eskainiko dute. Azken legealdian Udalak eta Diputazioak izan duten kolaborazio harremana errepasatu dute, eta aurrera begira ere erronka berriak aurkeztu dituzte. Azken urteetako elkarlanak ondorengo fruituak eman ditu: Erreginaren Baluartea, Harresiak, Parrokia eta Kultur Etxea. Bestetik ,”Garraio publikoak aldaketa jasan du Hondarribian, herritarrak oso konten gaude, eta Diputazioak beharrezkoa genuen laguntza eman digu”, azaldu du Aitor Kerejetak. Markel Olanok, etorkizunari begira lau erronka aipatu ditu. Lehenengoa kultura arloan, harresiaren berreskuratzea izango litzateke, baita San Nikolaseko baluartea ere. Lanak garatzeko aurrekontu handia beharko da, eta Olanok aurrera eramateko konpromisoa azaldu du. Bigarrena, eskualdeak Gipuzkoako beste hainbat bailarekin daukan desoreka deuseztea da, eta Diputazioaren aldetik oreka mantentzeko lanean jarraituko dutela azaldu du, Teknologi Parkea Zubietara zabalduz. Hirugarrenik, Olanok, garraio publikoa ere azpimarratu nahi izan du, eta Irun eta Hondarribi arteko konexioari dagokionez, tranbia ezartzearen aukera ikusten du egokien eskualderako. Laugarrenik eta azkenik, errepideen gaia izpide, gaintxurizketatik aireportura [...]
Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, Hondarribian izan da gaur goizean, eta Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak, harrera egin dio Udalean. Jarraian, herria bisitatu dute, batez ere, Gune Historikoko proiektuak ikusteko, eta bisitaldian Maria Jesus Aranburu, Kultura eta Euskera diputatua izan da. Olanok azaldu duenaren arabera, Hiriko Gune Historikoa berreskuratzen laguntzen jarraituko du Diputazioak, eta kasu honetan, San Nikolaseko Baluartea berreskuratzeko ere, laguntza eskainiko dute.
Azken legealdian Udalak eta Diputazioak izan duten kolaborazio harremana errepasatu dute, eta aurrera begira ere erronka berriak aurkeztu dituzte. Azken urteetako elkarlanak ondorengo fruituak eman ditu: Erreginaren Baluartea, Harresiak, Parrokia eta Kultur Etxea. Bestetik ,”Garraio publikoak aldaketa jasan du Hondarribian, herritarrak oso konten gaude, eta Diputazioak beharrezkoa genuen laguntza eman digu”, azaldu du Aitor Kerejetak.
Markel Olanok, etorkizunari begira lau erronka aipatu ditu. Lehenengoa kultura arloan, harresiaren berreskuratzea izango litzateke, baita San Nikolaseko baluartea ere. Lanak garatzeko aurrekontu handia beharko da, eta Olanok aurrera eramateko konpromisoa azaldu du. Bigarrena, eskualdeak Gipuzkoako beste hainbat bailarekin daukan desoreka deuseztea da, eta Diputazioaren aldetik oreka mantentzeko lanean jarraituko dutela azaldu du, Teknologi Parkea Zubietara zabalduz. Hirugarrenik, Olanok, garraio publikoa ere azpimarratu nahi izan du, eta Irun eta Hondarribi arteko konexioari dagokionez, tranbia ezartzearen aukera ikusten du egokien eskualderako. Laugarrenik eta azkenik, errepideen gaia izpide, gaintxurizketatik aireportura bitarte egingo duten errepide bikoizketa azpimarratu nahi izan du diputatu nagusiak.