Gose grebalariekin elkartasuna adierazteko ekintzak
Euroaginduen kontra Hendaiako Intzura auzoan Irati Tobar gaztea, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak egiten ari diren gose grebaren harira, elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte aste hon...
Euroaginduen kontra Hendaiako Intzura auzoan Irati Tobar gaztea, eta Iker Elizalde eta Xabi Hirigoien Hendaiako eta Beskoitzeko hautetsi abertzaleak egiten ari diren gose grebaren harira, elkartasuna adierazteko hainbat ekimen antolatu dituzte aste honetarako. Eguerdiro elkarretaratzea egingo dute Autoport gelaren ondoan, eta arratsaldero, 18:00etan, informazio ekintzak egingo dituzte: eskuorriak banatu, afixak jarri…
Eguneroko hitzorduez gain, ostiralean elkarretaratzea dago deituta Pausun, 19:00etan, ohiko lekuan. Eta larunbatean autokarabana abiatuko da Hendaiako Herriko Etxetik, “gose grebalariei elkartasuna erakutsi eta euroaginduen kontrako mezua zabaltzeko”.
Zazpi presoak ere barauan
Atxilotuak izan aurretik Izpuran Irati Tobarrekin itxialdia egin zuten Beñat Lizeaga, Aitziber Plazaola, Bergoi Madernaz, Endika Perez, Jazint Ramirez, Xalbador Ramirez eta Aiala Zaldibar gazteak ere gose greban daude, asteazkenetik, Euroaginduen aurka eta beraien kide den Irati Tobarrekin elkartasunez zazpi gazte independentistek hilaren 23ra bitarte baraualdia eginen dute Seysseseko espetxean.