OB: “Inkesta nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”
Urtarrilaren bukaeran Udal Gobernu Taldeak jakinarazi zuen inkesta egingo zuela, atez ateko bilketari buruzko herritarren iritzia jasotzeko. OiartzunBairen (OB) ustez, inkesta, ordea, ez da izan egiaztatua, gardena eta sinesgarria: “Nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”. OBk jakinarazi duenez, urtarrilaren 31n eskatu zion Gobernu Taldeari inkestaren galdetegia eta oraindik ez du jaso. Eskari horrek bi helburu zituen: “Inkestak ematen zituen datuen inguruan gure interpretazioa egitea eta inkesta egiterakoan fede txarrik zegoen ala ez egiaztatzea”. Udalak ez ditu jakinarazi emaitzak oraindik, baina OBk okerrena espero du: “Susmoa dugu nahi zuten ondoriora heltzeko gidatu dutela”. Herritarrekin bilerak Galdetegia eskuetan ez izan arren, herritarrekin bildu dela jakinarazi du OBk eta horiek jakinarazi dizkietela inkestaren nondik norakoak. Herritarrak haserre daude, OBren esanetan: “Bizilagun gehienek haserrea eta etsipena adierazi digute inkestan erantzun behar izan dituzten galderengatik. Bizilagun hauek inkestaren emaitza atez atekoaren alde ateratzeko zuzenduta zegoela adierazi digute, alde bateko galderez osatua”. Zurikeria OBk uste du Gobernuak bere burua zuritu behar duela, baina ez duela bide egokia aukeratu: “Orain, hauteskunde hauen aurrean, ulertzen dugu Gobernuak inkesta honetan aldeko emaitza behar duela bere inposizioa zuritzeko eta herritarren babesaren publizitatea egiteko. Ezin duguna ulertu da nola egin daitekeen hain era narratsean. Inkesta honen planteamenduak berriro erakusten du [...]
Urtarrilaren bukaeran Udal Gobernu Taldeak jakinarazi zuen inkesta egingo zuela, atez ateko bilketari buruzko herritarren iritzia jasotzeko. OiartzunBairen (OB) ustez, inkesta, ordea, ez da izan egiaztatua, gardena eta sinesgarria: “Nahi zuen ondoriora gidatu du Gobernu Taldeak”.
OBk jakinarazi duenez, urtarrilaren 31n eskatu zion Gobernu Taldeari inkestaren galdetegia eta oraindik ez du jaso. Eskari horrek bi helburu zituen: “Inkestak ematen zituen datuen inguruan gure interpretazioa egitea eta inkesta egiterakoan fede txarrik zegoen ala ez egiaztatzea”. Udalak ez ditu jakinarazi emaitzak oraindik, baina OBk okerrena espero du: “Susmoa dugu nahi zuten ondoriora heltzeko gidatu dutela”.
Herritarrekin bilerak
Galdetegia eskuetan ez izan arren, herritarrekin bildu dela jakinarazi du OBk eta horiek jakinarazi dizkietela inkestaren nondik norakoak. Herritarrak haserre daude, OBren esanetan: “Bizilagun gehienek haserrea eta etsipena adierazi digute inkestan erantzun behar izan dituzten galderengatik. Bizilagun hauek inkestaren emaitza atez atekoaren alde ateratzeko zuzenduta zegoela adierazi digute, alde bateko galderez osatua”.
Zurikeria
OBk uste du Gobernuak bere burua zuritu behar duela, baina ez duela bide egokia aukeratu: “Orain, hauteskunde hauen aurrean, ulertzen dugu Gobernuak inkesta honetan aldeko emaitza behar duela bere inposizioa zuritzeko eta herritarren babesaren publizitatea egiteko. Ezin duguna ulertu da nola egin daitekeen hain era narratsean. Inkesta honen planteamenduak berriro erakusten du ezker abertzaleak ez duela Oiartzungo bizilagunengan inolako federik”.
OBren ustez, Gobernuak oiartzuarrengan fedea balu, ez luke beraien iritzia manipulatuko eta gidatuko, eta inkesta OBko kideen esku jarriko luke inolako arazorik gabe.
Parte-hartzea behar bezala bermatu behar dela gogorarazi dio OBk Gobernu Taldeari: “Parte-hartzea defendatzen denean, bizilagunen iritzia baimendu eta errespetatu behar da, beharrezkoak diren baliabideak jarriz”.